Oraingoan Toledoko itunarekin akordio batera iritsiko zirela eta pentsioen balioa handituko zela pentsatzen zuten. Baina berriro ere parlamentuko talde ezberdinak ez ziren ados jarri. Ezkerreko alderdiek zein eskuinekoek KPI-a elementu nagusi bezala erabiliz pentsionisten eskuratze boterea bermatzea beharrezkoa dela uste dute.
Nahiz eta akordio batera iristea beharrezkoa den ados jartzea oso zaila dela ere aipatzen dute. Gomendioak oso garbiak izan behar dira 2013. urtean gertatutakoa ez errepikatzeko. Urte hartan, KPI-aren igoera oso eztabaidatua izan zen urtero bakarrik 0,25% igo egiten zelako. 2013an pentsionisten boterea galtzera eraman zuen KPI-ak bertan behera utzi zuten.
PP, Ciudadanos, PNV eta PSOE akordio bat egiteko prest daude baina PODEMOS-ek akordioa sinatzeko minimo batzuk eskatzen ditu: pentsio guztiak gutxienez prezioak igotzen diren berdina igo behar direla eta KPI-a elementu minimo bat izan behar dela.
Datu hauei esker, gure gizartearen egoera, gehienbat, pertsona helduen egoera nolakoa den jakin dezakegu. Pertsona heldu hauek beraien bizitza osoa lanean igaro eta gero ondo bizitzeko behar dituzten baliabideak ordaintzeko dirurik ez dute, hau da, kalefakzioa edo argia ordaintzeko behar duten dirua ez daukate. “Pobrezia energetikoa” diote. Pertsona hauen pentsioaren dirua leku desberdinetatik ateratzen da: alde batetik, lan egiten zutenean beraien soldataren zati bat jubilaziorako gordetzen zen; bestetik, diruaren beste zatia lan egiten duten pertsona guztiek ordaindu egiten dute. Tamalez, duela urte batzuk krisiaren ondorioz jaiotzak murriztu egin ziren eta horrekin jaitsi egin zen populazio aktiboa, hau da, lan egiten duena eta pentsioen kopuru handi bat ordaintzen duena. Hori dela eta, pentsioak baxuagoak izan ziren. Azkenean pentsioak baxuak izatearen eta prezioak igotzearen ondorioa hau izan da: pertsona heldu askok ondo bizitzeko aukera izan ez dutela.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.