2018(e)ko irailaren 20(a), osteguna

CAFek 50 MILIOIKO KONTRATUA ESKURATU DU INDONESIAN

CAFek 50 milioiko kontratua eskuratu du Indonesian instalatuko ditu 31 lineen esker.
CAF, Beasainen dagoen tren konpainia bat da. 50 miloi euroko kontratua sinatu berri du PT INKA konpainiarekin bere gain hartzeko, Jakartan jarriko diren 31 metrotan instalatuko diren trenbide kontroletako eta trakziozko sistemen hornidura.

PT INKA sektoreko enpresa nagusietako bat da, gobernuaren menpe dagoen korporazio bat da, trenez eta garraioaz arduratzen den enpresa bat da. Lokomotorak, bagoiak, trenak eta unitate multiplez arduratzen da, esate baterako, mundu ferrobiarioari dago lotua.

CAF Beasainen dagoen tren eta haiek ibiltzeko materiala produzitzen dute. Enpresa nahiko ospetsua bihurtu da azken urte hauetan zeren munduko hiri garrantzitsuetan ari dira ipintzen CAF konpainiako metroak trenak eta materiala (Paris, Washington D.C., Londres, Lisboa, Malaga, Bilbo...)

31 metrotako unitate bakoitzak 6 bagoi izango ditu, guztira 186 bagoi izango dira bidaiarientzako eta 80 km orduko abiadura hartuko du trenak. Gidari gabe ibiltzeko prestatuak daude, hau da, automatikoki doaz.

https://www.berria.eus/paperekoa/1890/012/002/2018-09-18/cafek_50_milioiko_kontratua_eskuratu_du_indonesian.htm

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.