2018(e)ko irailaren 20(a), osteguna

Inflazioa EAEn eta Nafarroan


Inflazioa ekonomiaren arazo ohikoenetakoa da, ekonomia baten ondasun eta zerbitzuen prezioak modu orokor eta jarraian igotzen direnean hain zuzen.
Hiru inflazio mota bereizi ditzakegu; eskariarena, kostuena eta egiturazkoa.
Eskariak produkzioaren gaitasunaren gainetik gastatzen duenean gertatzen da, hau da, prezioak gora egiten dute, eskariek diru gehiago jarri behar dute eta hortaz, prezioak igo behar izaten dira agente ekonomikoek dirua gal ez dezaten.
Kostuen inflazioaren kasuan arazoa enpresek jasaten dituzten kostuen igoeretan sortzen da, hau izanik prezioak igotzearen arrazoia.
Egiturazko inflazioan aldiz, merkatu egitura akastunak eskaintza eskariaren jokoa oztopatzen du eta inflazioaren sortzaile da, EAEko eta Nafarroko inflazioa hirugarren mota honi dagokio.
Euskal autonomia erkidegoan urteko tasa %2,2koa izan da eta %2,4koa Nafarroan. Espainako Estatistika Institutoak emandako datuen arabera, uztailarekin alderatuta hamarren bat garestitu dira prezioak EAEn, izan ere, argindarraren prezioek gorakada egin dute azken hilabetean. Hala ere, erregaien prezioek konpentsatu dute igoera.
Foru erkidegoan berriz, uztaileko tasa berdina mantendu da %2,4ko tasa ezarri da eta Estatuan %2,2ko inflazioa Euskal autonomia erkidegoan bezalaxe.



Baina zein da prezioek gora egiteko arrazoi nagusia?
Arrazoi nagusia da inguruko produktu guztien prezioak gora egiten dutela etekin gahiago ateratzeko helburuarekin eta behin produktu bat garestitzen dela beste saltzile guztiek ere igo behar dituzte prezioak dirua gal ez dezaten.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.