2018(e)ko irailaren 20(a), osteguna

HEGALDIEN EZEZTATZEAK

Azken urteotan hegazkina bihurtu da garraiobide garrantzitsua. Bidaiari kopuru oso handia hegazkinez mugitzen denez arlo ekonomiko indartsua da. Horrek arazoak ere ekarri ditu eta bidaiarien kexak eta diru erreklamazioak geroz eta ugariagoak dira. Horietako bat, hegaldiak ezeztatzearekin lotuta dago.

2018 udan hegaldi asko ezeztatu dira kontrolatzaileen greben ondorioz baita hegaldien konpainien langileen protestengatik ere. Bestalde, ohikoa izaten da hegaldi konpainiek hegazkinean dauden tokiak baino bidai txartel gehiago saltzea.

Adibide gisa, Dirk Harms-en kasua dugu. Alemaniatik Portugalerako bidai txartelak erosi zituen bera eta senideentzako eta hegaldia ezeztatua izan zen. Bezeroak ordaindutako dirua bueltatzea eskatu zuen (1.108 euro ordaindu zituen) baina konpainiak 1.031 euro bueltatu zizkion eta beste 77 euroak ordaintzeari uko egin zion. Alemaniako epaile batek erabaki zuen konpainiak kopuru oso-osorik itzuli behar zuela, hau da, 1.108 euro.

Zer da hegaldia ezeztatzea?

Hegaldi bat ez bada aireportutik ateratzen edo hegaldian zehar hegazkina iritsi behar ez den toki batean lurreratzen bada hegaldia ezeztatu dela esan daiteke.
Kasu hauetan, hegaldiaren konpainiak ordaindutakoa itzuli edo beste garraio bat ordaindu behar dio bidaiariari. Ez du axola bidaia nazionala edo nazioartekoa izatea.

Zer eskubide ditu bidaiariak hegaldia ezeztatzen denean?

1-Laguntza eskubidea: Konpainiak laguntza materiala eskaini behar dio.
2-Dirua itzultzea edo beste garraio batean joateko aukera eman behar dio.
3-Beste aireportu batera joateko gastu guztiak hegaldiaren konpainiak ordaindu behar ditu.
4-Konpentsazio ekonomikoa: Hegaldiaren distantziaren araberakoa da.

Zer egin behar du bidaiariak?

Lehenik hegaldi konpainiarekin zuzenean negoziatu behar du, adostasun batera ez badira iristen epaiketara jo behar da.

Iturriak:
https://www.reclamador.es/aerolineas/cancelacion-vuelo/?utm_source=adwords&utm_medium=search&utm_campaign=Cancelacion-Vuelo&network=g&placement=&gclid=CjwKCAjwio3dBRAqEiwAHWsNVfra7jMwjtKUg-SCg4wx-FV8iOzXRvKTLyZQsdA8lAq5-A8CRoXOaRoCPv0QAvD_BwE

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.