Espainian estatu guztiak bezala, estatuak inposatutako zergak ordaindu behar dituzu bestela fraude fiskal bat egiten ariko zinateke. Baina, badakigunez guztiek ez dute ordaintzen ordaindu beharrekoa. Bez-a ez ordaintzea Espainian jende mordo batentzako harro egon behar zaren egoera bat da, eta beste pertsona bat zuri esatean zergatik hori egin duzun, ez dela harro egon behar den zerbait eta gaizki dagoela, beraiek ematen dituzten arrazoiak ez dira guztiz egokiak: politikoak berdina egiten dutela “gure diruarekin”. Jendea konturatu behar dena da, zerga horiekin, guztiok ordaindu behar ditugunak, zerbitzu publikoen horniketara erabiltzen dutela eta batek ordaintzen ez duenean besteei kalte egiten duela irakatsi egin behar zaio jendeari.
Gaur atera den notizia, eta toki guztietan hitz egiten ari dena hauxe da: Bez-aren eraginez Espainian iruzurtu den diru kantitatea da, konkretuki, 1966milioi euro direla. Iruzur honek Espainiako Barne Produktu Gordineko (BPG)-aren %26 da (ez dakigu zifra zehatza, iruzurtu duenak ez duelako esaten berak egin duela publikoki, baina bai posible da ateratzea zifra publikoekin). 1966 milioi hauek, azkenean bildu zutenaren %3 da.
Hau, ondorioztatu dezakedanez diru asko da, baina gauza guztietan badaude toki batzuetan hobeto egiten dutenak eta txartoago. Adibidez, Bez-a ez iruzurtzeko Danimarkan eta Suedian ezin duzu kasu gehienetan txanponekin ordaindu, txartelez egin behar duzu Bez-a eta gainerako zergak ordaintzeko. Beraien erosketen %25 txanponak eta billeteak erabiltzen dituzte ordaintzeko. Ez dakit, zer egin behar dugun guztiok ordaindu ahal izateko, agian ez litzaigukegu hain gaizki etorri ondokoen aurrerapenei begiratzea.
Bibliografia:
-https://www.elperiodicodearagon.com/noticias/economia/fraude-iva-espana-supone-26-pib_121277.html
-http://www.elmundo.es/economia/2018/09/21/5ba50f4ce2704ed6938b4735.html
-http://www.europapress.es/economia/fiscal-00347/noticia-espana-dejo-ingresar-casi-2000-millones-euros-fraude-iva-2016-20180921141322.html
-http://www.rtve.es/noticias/20160101/dinamarca-principio-del-fin-del-dinero-efectivo/1280033.shtml
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.