2018(e)ko irailaren 19(a), asteazkena

Iberdrolaren fraudea

Berriek diotenez, Iberdrola konpainiak argiaren prezioa manipulatu zuen 2013.urtean eta horregatik, 2015ean,  25milioi €-ko isuna jarri zion CNMC-k (Comision Nacional de los Mercados y la Competencia).

Iberdrolak plan bat prestatu zuen 20.000€-ko irabazia lortzeko, izan ere, hotz handiko negua izan zen 2013koa. Azkeneko urteetako negu hotzenetan hainbat asoziazio altsatu ziren argindar konpainien kontra, prezio igoerak zirela eta baina ez zen gauza handirik egin.

Honi buruz gehiago inbestigatu eta gero elektrikak argindarraren prezioen manipulazioa burutu zuela baieztatu zuten. Hau Duero, Sil eta Tajo ibaietako hidrauliketan antzeman zuten.

Bestetik, hiritarrez aprobetxatu zen Iberdrola(aipatzekoa da ez dela enpresa bakarra izan). Enpresa hauek langileak bidaltzen dituzte atez-ate joateko eta jendeari gezurrak esateko, hau da, haien tarifarekin tranpeatzen dituzte, izan ere, erosleak ez du ideiarik bertan gauzek nola funtzionatzen duten: ez dakite merkatu librean (erregulatutako tarifatik kanpo) duten kontratatuta eta batzuetan ezta zer duten kontratatua ere.

Baina nola gertatzen da hau? Enpresek bidaltzen dituzten komertzial hauek oso abilak dira gauzak saltzerako eta konbentzitzerako garaian. Horrenbeste informazio eta datu esaten dituzte hain denbora gutxian azkenean, konturatu gabe, zerbait sinatzen bukatzen duzula, eta horrelako gauzak sinatzekoan gertatzen dira lehenago aipatu ditugun tarifen tranpeoak.

Iberdrolaren kasua bakarrik aipatu arren, beste enpresek ere egin izan dituzten haien fraudeak eta jaso izan dituzte haien isunak ere. Baina arazoa hori baino handiagoa da. Berdin du zenbat €-ko isuna jarri edo ez jarri, izan ere, gauza bera egiten jarraituko dute. Egoera honi bukaera bat jarri behar zaio, baina zein da konponbidea?

ITURRIAK:
https://elpais.com/economia/2017/05/10/actualidad/1494430415_267693.html
https://elpais.com/economia/2015/11/30/actualidad/1448899458_123419.html
https://www.elconfidencial.com/economia/2017-11-21/factura-electricidad-engano-cambio-comercializador_1480856/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.