2018(e)ko irailaren 24(a), astelehena

Enplegu-erregulazioko espedientea (EEE)

ENPLEGU-ERREGULAZIOKO ESPEDIENTEA (EEE)

Enplegu-erregulazioko espedientea edo gaztelaniaz ezagutzen den ERE kontzeptua asko entzun da azken urteetan, Espainiak igarotako krisi ekonomikoarengatik. 

EEE-a, definizioz, krisi egoeran dauden enpresei zuzendutako lan-mekanismo berezi bat da, mekanismo honek hiru gauza ahalbideratzen ditu: alde batetik, langileen lan orduak murriztea, bestalde, langileen kontratua denboraldi baterako suspenditu, edo azkenik, enpresaren langile asko kaleratzea.

Hiru motatako EEE daude enpresak hartuko duen erabakiaren arabera:
  • Iraungipena:  Enpresaren langileen zati handi bat kaleratzea, hau da, langile eta enpresa horren arteko kontratua "suntsitzea".
  • Etenaldia: Denbora batean bere lana eten egiten da langile batzuen jarduera, hau da, denbora batean langile horrek ezingo dira lanera joan.
  • Gutxitzea: Langile batzuen lan orduak gutxitzen dira, adibidez, langile batek egunean 8 ordu lan egiten baditu, EEE mota honen ondorioz egunean 6 ordu lan egin beharko ditu.
Baina, neurri hauek enpresarengatik justifikatuak egon behar dira, eta gutxienez ondorengo kausetako bat gertatu behar da EEE-a erabili ahal izateko:
  • Ekonomikoa: Enpresa egoera ekonomiko negatibo batean dagoenean.
  • Teknikoa: Produkzio tresnerian aldaketak, adibidez, enpresak makina berri bat erosten du, eta makina horrek lehen langile batek bere eskuekin egiten zuena egiten du, kasu horretan langilea enpresarentzat baliagarria izaten uzten du.
  • Antolakuntza: Langileen lan sisteman eta metodoan edo produkzioa antolatzeko moduan aldaketak ematen direnean.
  • Produkzioa: Produktu edo zerbitzuen eskarian aldaketak gertatzean. Esate baterako, enpresa batek produzitzen dituen produktuen eskaria murrizten da, eta enpresako jabeak erabaki ahal dezake EEE bat egitea langileen eguneroko lan orduak murrizteko, ez duelako ain beste esku-lan behar bere produktuak ekoizteko, beraien eskaria murriztu egin delako.



 Nire iritziz, EEE-a neurri oso estremoa iruditzen zait egoera txar batean dagoen enpresa baten egoera hobetzen saiatzeko, hau da, hasiera batean langile batekin adostutako lan baldintzak, eta bere lanaren ezaugarriak (zenbat ordu egunean) aldatzea. Egia da, langileak EEE-aren aurka ere eskubide batzuk ere dituela, baina Espainak pasatutako krisialdian askotan ikusi da nola enpresa askoren langileak lanik gabe gelditzen ziren honelako neurrien ondorioz.





BIBLIOGRAFIA:
  • http://gestionpyme.com/que-es-un-ere/
  • https://cursosinemweb.es/ere/
  • https://loentiendo.com/ere-expedientes-regulacion-empleo/
  • https://www.cuantovaleuneuro.es/cuando-se-puede-hacer-un-ere-en-una-empresa/





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.