Betidanik, hiri baten historia, gastronomia, museoak, kultura… ezagutzeko gida turistiko bat kontratatu egin dugu. Honek salneurri finko bat du eta hau ordaindu ondoren, hiriari buruz dituen ezagutzak gurekin partekatzen ditu.
Azken aldi honetan, Free-Tour deituriko bisitaldi modalitatea, geroz eta gehiago ikusten dugu. Bisitaldi hauek, ez dute tarifa finkorik, hau da, behin zerbitzua bukatu ondoren, zuk baloratzen duzu zenbat ordaindu beharrekoa, zure asetze mailaren arabera. Hasiera batean, Tourra dohainik izango balitz bezala saltzen digute baina, hasi baino lehen, gidak zerbitzua bukatu ondoren berak eskainitako esfortzu eta denbora balioesteko propina bat ematera gonbidatzen digu. Honek bisitaldiak lortutako etekinak kalkulatzea ezinezko egiten du eta ondorioz gida gehienek zergak ez ordaintzea lortzen dute. Gizarte Segurantzari egin beharreko kotizazioak saihestuz eta ekonomia ezkutua bermatuz.
Gida hauek, ez dute beraien jakinduria baieztatzen duen agiririk. Gida konbentzionalek ordea, bai. Hauek modalitate honen aurkako salaketa ugari egin dituzte. Espainian, Europar Batasunak ateratako araudi berriak eragin gutxi izan du, izan ere, legeak lan mota hau liberalizatu egin du eta titulua duen edonork, edozein lurraldetan gida turistiko gisa lan egin dezake, inolako kontrolik gabe. Hala ere, autonomia erkidego bakoitzak bere legeak ditu eta kasu honetan, ez dago bisitaldi modalitate hau erregulatzen duen lege edo araudirik. Beraz enpresek, limbo legislatibo hau baliatzen dute beraien negozioa legalizatzeko.
Gida konbentziolalak, oso kezkatuak dabiltza kontu honekin. Batetik, jendeari oferta hobeago edo gutxienez atseginago bat eskaintzen diete Free Tour enpresek, hau da, produktuaren ordezko merkeago bat. Bestetik, gida konbentzionalen lana egiterako garaian edozeinek egin dezakeela eta titulua beharrezkoa ez dela ulertarazten dute.
Ondorioz, Free Tour hauek erregulatu arte, hauetako bat kontratatzen dugun bakoitzean zerga-ordainketen saihestea eragingo degu zeharka eta turismoak sortzen duen ekonomia lokalean galera bat ikusiko dugu honen ondorioz denbora igaro ahala.
Betidanik, hiri baten historia, gastronomia, museoak, kultura… ezagutzeko gida turistiko bat kontratatu egin dugu. Honek salneurri finko bat du eta hau ordaindu ondoren, hiriari buruz dituen ezagutzak gurekin partekatzen ditu.
Azken aldi honetan, Free-Tour deituriko bisitaldi modalitatea, geroz eta gehiago ikusten dugu. Bisitaldi hauek, ez dute tarifa finkorik, hau da, behin zerbitzua bukatu ondoren, zuk baloratzen duzu zenbat ordaindu beharrekoa, zure asetze mailaren arabera. Hasiera batean, Tourra dohainik izango balitz bezala saltzen digute baina, hasi baino lehen, gidak zerbitzua bukatu ondoren berak eskainitako esfortzu eta denbora balioesteko propina bat ematera gonbidatzen digu. Honek bisitaldiak lortutako etekinak kalkulatzea ezinezko egiten du eta ondorioz gida gehienek zergak ez ordaintzea lortzen dute. Gizarte Segurantzari egin beharreko kotizazioak saihestuz eta ekonomia ezkutua bermatuz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.