Espainiako gobernua Arabia Saudirekin erlazio ekonomikoak izate hasi zenetik enplegu asko sortu da Espainiako leku batzuetan. Kadizen esaterako, oraingo honetan Navantia enpresak Arabiako gobernuari bost korbeta saltzeko intentzioa du 1800 milioi euroren truke.
Lehenik eta behin, Kadizeko enpleguari erreparatuz azkar konturatu gaitezke nahiko larria dela, izan ere, Espainian langabeziak gehien eragiten duen lekuetako bat delako. Beraz, hau esanda erraza da jakitea Kadizeko langabe asko egoera honen aurrean ikusita lan bila hasi direla eta askok Navantia enpresarentzako lanean hasi dira.
Bigarrenik, lehen esan bezala Navantia enpresa korbetak sortzeko proiektuan dago gaur egun. Baina, ondo erreparatu behar dugu ea zertarako diren korbeta hauek eta zer nolako erabilera emango dien Arabiako gobernuak. Hain zuzen ere, Yemenen dagoen konfliktoan erabiltzeko pentsatuak daude eta ondorioz jendea hiltzeko pentsatuak.
Hau jakinik ere Espainiako gobernuak baimena eman du korbeta hauek saltzeko lanpostuen argumentua erabiliz, hau da, Kadizen Navantiarentzat lanean dabiltzan 6000 langile horiek argumentu bezala erabiliz. Jakina Arabiarekin tratua hautsiz gero lanpostu hauek desagertuko lirateke eta berriz ere Kadizeko egoera gehiago okertuko litzateke.
Bukatzeko, Espainiako gobernuak hartu duen erabakiak Yemenen dauden herritar inozente askori modu oso txarrean eragingo lieke ( heriotza, herritik alde egin eta errefuxatu bihurtu etb. ). Beraz, beste erabaki bat hartzeko aukera aurreikusi beharko lukete, adibidez: Arabiaren tratuari uko egin eta Kadizen industria alternatibo bat eskaintzea inori min ez egiteko helburuarekin baizik eta helburu baikorrarekin. Modu horretan Kadizen lanpostua sortuko litzateke edozein lekutako gerrei etekinik atera gabe.
Esteka: https://elpais.com/politica/2018/09/07/actualidad/1536321327_059352.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.