Europar Batasunak 17 paradisu fiskalen 'zerrenda beltza' egin du
Gaia azaltzeko, lehenik, Paradisu Fiskala bertan bizi edo kokatuta ez dauden hiritar eta enpresei zerga-sistema bereziak ezartzen dizkien lurralde edo estatua da. Ohikoena abantaila hauek erabateko edo oso nabarmenak diren zerga murrizketak izaten dira. Adibidez, Europan; Suitza, Andorra... dira paradisu fiskalak, eta Amerikan berriz; Panama, Dominika... Mundu osotik daude sakabanatuak paradisu fiskalak. "Ibex"-eko enpresen ia %95 negozioak ditu paradisu fiskaletan.
Gaiarekin hasteko, Europar Batasuneko Ekonomia eta Finantza ministroek 17 estatuk osatutako paradisu fiskalen zerrenda beltza sortu dute, eta barruan sartu dituzte Panama, Tunisia, Hego Korea, Arabiar Emirerri Batuak eta Mongolia, besteak beste.
Europar Batasunak egin duen zerrenda beltzaren helburua, mundu mailan gobernatzea egokia sustatzea izango da, zerga iruzurra saihesteko esfortzua gorenera eramateko. Baina, EB barruko lurraldeak ez dituzte zerrenda horretan sartu.
Urtarriletik 92 herrialde edo lurralde aztertu dituzte hiru irizpidetan oinarrituta:
1. zerga gardentasuna
2. zerga "justua"-k izatea
3. Ekonomia-lankidetza eta Garapenerako Erakundeak adostutako neurriak ezartzea
eta gehienek Europar Batasunarekin "elkarrizketa eraikitzailea" izateko konpromisoa hartu dute. Hain zuzen ere, 47 herrialde konprometitu dira Europar Batasunarekin (EB).
Lehen aipatu dudan bezala, zerrenda beltza 17 herrialdeek osatzen dute eta hauek dira herrialdeak: Samoa amerikarra, Bahrein, Barbados, Granada, Guam, Hego Korea, Macao, Marshall Uharteak, Mongolia, Namibia, Palau, Panama, Samoa, Santa Luzia, Trinidad eta Tobago, Tunisia eta Arabiar Emirerri Batuak.
http://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/5256999/europar-batasunak-17-paradisu-fiskalen-zerrenda-beltza-egin-du/
hemendik hartu dut informazioa.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.