Espainian dauden dozena bat turroi fabrikatzaile, merkatuan dauden garrantzitsuenak, 2016ean zigortuak izan ziren Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalarengatik. 6,12 milioiko izunarekin merkatua partekatzea adosteagatik ordaindu beharra izan zuten. Prezioei, bezeroei eta bestelako datu komertzialei buruzko informazio estrategikoa trukatu zuten, hau da lehia librea egin ordez, oligopolio moduan jokatu ziten eta legearen aurka joan ziren.
Hauek kolusioa egin zuten, oligopolio bezala jokatu eta neurri jakin batzuk adostu zituztenean. Zehazki, 2011ko apirila eta 2013ko azaroaren artean, enpresa hauek, merkatuaren %58a izanda, prezioen, bezeroen eta bestelako datuen inguruko informazio estrategikoa trukatu zuten.
Honekin esaten dutena da, turroi fabrikatzaileak, denon artean banatu nahi izan zutela merkatua eta beren merkatu-akzioak bermatu. Lehia perfektuan jokatu izan balute, ez legoke inongo arazorik egongo, baina oligpololioa ziren eta oso arriskutsua da hori, izan ere, gutxi batzuen artean merkatu osoa kontrolatu dezaketelako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.