2017(e)ko abenduaren 8(a), ostirala

Ipar Korearen Gerra Hotsak

Ipar Korea edo Koreako Herri Errepublika Demokratikoa, Asia ekialdeko errepublika sozialista bat da, Koreako penintsularen iparraldean kokatua. Hegoaldean Hego Korea du, harekin 1945. urtera arte Korea herrialde batu bakarra osatu zuena. Gainera, mugakide ditu Txina iparraldean eta Errusia ipar-ekialdean.

Ipar Korea mantentzen da, duela urte askotatik, munduko leku zeharkaezinena bezala, benetan isolatua eta hermetikoa. Izan ere, herrialde honen bereizgarrietako bat bere zentsura gradu altua da, kontzientzia-askatasunaren eta prentsaren inexistentziatik eratorria. Ondorioz, ohikoa da herrialde hau Mugarik Gabeko Kazetariak (Reporters Sans Frontières frantsesez) urtero egiten duen Munduko Prentsa Askatasuneko Indizean azkeneko postuetan geratzea. Azkenaldian, ordea, beste gai batengatik azaltzen da Ipar Korea munduko egunkarien azaletan: misil balistikoen jaurtiketengatik.

Jakina da Ipar Korea programa nuklear bat garatzen ari dela eta irailaren 15ean gerra misil bat bota eta 70 egun geroago, beste bat jaurti zuen. Horren berri eman zuten Hego Korea eta AEBetako agintariek. 2017an 20 jaurti ditu jada. Uztailean kontinenteen arteko bi jaurti zituen, irismen ertainekoak, eta abuztua bukaerakoa urrunago heldu zen, 2.700 kilometroko ibilian Hokkaido (Japonia) uhartearen gainetik igaro baitzen. Irailaren 15ean jaurtitakoak 3.700 kilometro egin zituen eta Japonia zeharkatu zuen berriro.

Egoera honek jatorria du 1990. urte inguruan. Ipar Koreak kezka nabarmena eragin zuen munduan programa nuklear bat garatzen ari zenaren aztarnak erakutsi zituenean. Orduan Piongiang Arma Nuklearren Ez Ugaritze Hitzarmenetik erretiratu eta arma nuklearrak zituela ezagutarazi zuen. 2002an Estatu Batuetako lehendakaria zen George W. Bushek Ipar Korea sartu zuen bere "Gaitzaren Ardatzeko" herrialdeetako zerrendan. Kontzesio politiko eta ekonomikoen truke Pyongyangek bere programa nuklearra uzteko ahaleginak eman diren arren, ez dira arrakastatsuak izan. Ondorioz, nazioarteko zigor gogorrak inposatu zaizkio eta hauek eragin sakona izan dute atzerrian funtzionatzeko bere finantza-gaitasunean.

Donald Trumpen gobernuak behin baino gehiagotan jarrera gogorra erakutsi du Pyongyang enperadorearen asmoen aurrean. Izan ere, AEBetako presidenteak adierazi du Ipar Korea “suntsitzeko” prest dagoela haren aliatuak defendatzeko. Egoera honen aurrean, jakina da ipar korearrak ez direla kikilduko. Beraien buruak mehatxupean ikusten badira errepresaliak hartuko dituzte, eta alternatiba hori begiestea benetan ikaragarria da.

Informazio-iturriak:



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.