2017(e)ko abenduaren 10(a), igandea

Kataluniako arazoak duen eragina ekonomian



Jakina denez, eta egunero ikusi eta entzuten dugunez, bai irrati, bai telebista baita beste edozein komunikabideetan ere, kataluniako arazoak ekonomian zerikusi zuzena du.
Nahiz eta egoera politikoa izan, ekonomian eragina zuzena duela ikusi dugu beste gauza askok bezala. Enpresa askok Kataluniatik alde egiteko erabakia hartu dute beldurra delako medio.

Urriaren 1-eko galdeketaren odoren, enpresa handiek, 1.600 baino gehiagok, Katalunian duten egoitza utzi dute. Egoitza soziala edo fiskala aldatzeak, ez luke kalterik Kataluniako ekonomian, egoitza fiskala Madrilera eramateak ez baitu eraginik diru bilketan.
Aldiz, egoitza fiskala Hego Euskal Herira ekartzeak, izango luke eragina zeren hemen lurralde bakoitzak bere ogasun propioa duelako.
Guztiotan, Madrilek esku hartze zuzena duela esango dugu Errege dekretu berri bat onartuz enpresek egoitza aldaketa bide azkarragotik lor dezaketelako. Enpresako administrazio kontseiluak zuzenean har dezakete leku aldatzeko erabakia akziodunen batzarraren onarpenik izan gabe.

Enpresen ihesarekin ez bada nahikoa, produktu katalanei ere boikota egiten hasi dira Espainian. Kataluniako enpresa handiek salmentetan eragina izan dute baina enpresa hornitzaileek ere jasan dituzte boikot honen ondorioak. Ekonomia globalizatuan zaila da produktua erabat autoktonoa izatea. Honekin ikus daiteke kaltea ororentzat dela, ez Kataluniarentzat bakarrik zeren hornitzaileak kanpokoak izan daitezke eta produktu hori esan genezake ez dela erabat katalumiarra. Kalteak kanpoko enpresentzat ere sor daitezke.

Arazo honen konponbidea ez dela erraza esango dugu. Politikariek bakoitzak bere alde egiten duelako apustu.












iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.