2017(e)ko abenduaren 8(a), ostirala

"CROISSANT"AREN KRISIA FRANTZIAN

Gurina desagertzen ari da Frantziako supermerkatuetako apaletatik.

Gurina apaletatik ez da desagertu osasunarentzat kaltegarria delako. Izan ere, 2014.urtean, Annals of Interntional Medicine aldizkariaren ikerketa batek forgatutzat jo zuen gurina eta animalien koipeekin egindako elikagaiak ez direla kaltegarriak osasunarentzat. Orduz, geroztik asko handitu da gurinaren kontsumoa. Aurten %8 handitu da AEBetan, eta Txinara bertara iritsi da gurinaren sukarra, "Croissant" eta "pain au chocolat" gozoen modarengatik, ia %50eko hazkundea izan baitu han. 

Munduan zehar gurinaren eskaria handitzen doan einean, eskaintza jaisten ari da. Europako Batasunak bere arazo propioak ditu. 2015ean esneen kuota desagertu zen, honek esne gehiago ekoiztea eragin zuen eta esnearen prezioak kolapsatu egin ziren, ondorioz ekoizle asko merkatutik atera ziren. 

Arazoak klimarekin ere zerikusia du, 2016an Frantzian lehorte handia izan zen, beraz anilamientzat elikagai gutxi izan zen eta honen ondorioz esne gutxiago ekoitzi.

Eskaria handitzean eta eskaintza gutxitzean, ondorioa argia da: prezioak gora egiten dute. Frantziako ekoizleek nahiago izaten dute gurina garestiago ordaintzen duten herrialdeetan saldu. Kontua da produktu horren nazioarteko prezioa ia-ia hirukoiztu egin dela: 2016ko apirilean tona batek 2.500 euro balio zuen, eta aurtengo iraliean, berriz, 6.800 eurora iritsi zen. Orduz gero zertxobait merkatu da.

Arazo hau ez da Frantziako bakarrik, baina, zergatik ikusten ditugu apal hutsak Frantzian bakarrik? Erantzuna sinplea da, Frantzian prezioak finkatzeko eta produktuak banatzeko oso sitema zorrotza dute. Urtean behin, otsail aldera, banatzaile handiek prezio bat hitzarzen dute ekoizeelin. Horren ondorioz, Frantziako supermerkatuetan gurina oso gutxi garestitu da, %5 inguru, eta beste edozein herrialdeetan berriz askoz gehiago igo dira prezioak. Baina ekoizle frantziarrak ez dira tuntunak eta Frantziako supermerkatuetan saldu beharrean atzerrira saltzen ari dira.

Ondorioz, ez, ez dago gurin eskasiarik, Frantziak oraindik asko ekoizten du, baina gurina beste herrialdeetara doa, beraz Frantzian gurinaren eskasia badago.


Informazio-iturriak:
http://www.bbc.com/mundo/noticias-41818608
https://www.berria.eus/paperekoa/2343/022/002/2017-10-29/gurinik_gabeko_apalak.htm
https://elpais.com/economia/2017/10/27/actualidad/1509106422_796640.html
http://www.eleconomista.es/empresas-finanzas/consumo/noticias/8710559/10/17/La-crisis-del-croissant-Francia-sufre-la-mayor-escasez-de-mantequilla-desde-la-Segunda-Guerra-Mundial.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.