MODELO EKONOMIKOAK
Errealitate ekonomikoaren konplexutasuna errazteko eratzen dira modelo ekonomiko hauek. Modelo ekonomikoetan ekonomia eratzen duten aldagai, faktore, eragile eta elementu nagusien arteko harremanak zehazten dira. Abiagune, zehaztasun eta aplikazio maila ezberdinak dituztela, bi helburu izaten dituzte: lehenengo, ekonomia bat era argi batean azaldu eta ulertzea. Bestetik, aldagai ekonomikoei aurresanak egitea.
Ekonomia baten funtzionamendua azaltzeko erabili ohi den modelo sinple bat, sarri kritikatua ordea, fluxu zirkularra da. Fluxu zirkularreko modeloan bi eragile, familiak eta enpresak, eta espazio bat, merkatua alegia, lotzen dira. Familiek ondasun eta zerbitzuak ekoizteko behar diren ekoizpen bitartekoak, hala nola lana eta lurrak, saldu edo alokatzen dizkiete enpresei. Horrela lortutako etekinak enpresek beraiek ekoiztutako ondasun eta zerbitzuak erosi eta eskuratzeko erabiltzen dituzte. Horrela moneta fluxu zirkular bat sortzen da familien eta enpresen artean. Aldi berean, fluxu fisiko zirkular bat ere sortzen da: familiek enpresei ekoizpen bitartekoak ematen dizkiete, enpresek familiei ondasun eta zerbitzuak ematen dizkietelarik.
Modelo ekonomikoak zer diren,zertarako balio duten… Nire ikuspuntua emango dizuet. Modelo ekonomiko hauek oso garrantzitsuak direla esan dezakegu, izan ere, ekonomia eragileen arteko harremanen multzoa da. Baita ere baliabideak banatzeko merkatuan oinarritzen diren zenbait korronte dira, hau guztiarengatik esan dezakegu ekonomian oso gai garrantzitsuak direla modelo hauek.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.