2017(e)ko abenduaren 8(a), ostirala

LANTEGIETAKO DESBERDINTASUNA



Orain dela urte batzuk, gure aitona amonen garaian baino lehenago emakumeak etxean gelditzen ziren lantegira joan gabe, hau da, emakumea etxea garbitzen, erosketak egiten… gelditzen zen bitartean gizonak lanera joaten zen etxera dirua ekartzeko.

Gaur egun gauzak aldatu egin dira eta emakumea etxean gelditu ordez lana egitera joaten da, baina oraindik bi sexuen arteko desberdintasunak daude, soldatan adibidez.  Bi sexuen arteko soldata berdina lortzeko gutxi gora behera 170 urte gehio beharko ziren erritmo honetan jarraituz gero.
Gaur egun unibertsitatera joaten direnen artean gehienak emakumeak dira, eta hala eta ere Espainian emakumeak gizonak baino %18,8 gutxiago irabazten dute.

Emakumeentzat zailagoa da lana bilatzea, gutxiago irabazten dute eta gehiago kostatzen zaie lan postu hobeago bat lortzea oztopo gehiago dituztelako. “Grant Thornton” ikerketaren ondorioz, Ibex-en 453 zuzendaritza postu zeudela konprobatu zuten, eta soilik 92 postu emakumeekin ostatuta zeuden, beste guztiak gizonezkoak ziren. Hori Espainian gertatutako datu bat da, baina munduko mailan gauza ez da aldatzen, emakumeak soilik %25aren zuzendaritza postuak okupatzen dituzte.

2016an langabeziako urte bat izan zen emakumeentzat, %20,25a langabezian zegoen, hau da, 2142700 emakume. Emakumea oso gutxi baloratzen da, lan postu gehienetan gizonaren azpian dago, gutxiago irabazten du eta askoz gehiago kostatzen zaio lan postu igoera bat. Emakumeen diskriminazioa lantegietan islatzen  da, eta Espainian 1,16milioi emakume daude lantegi denbora partzialekin oraindik ez dutelako lortu enplegu bat jornada osoarekin.


https://elpais.com/elpais/2017/03/08/media/1488989213_597499.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.