Urteak pasa ahala, emakume gehiago sartzen dira lan merkatu mundura, non produktuak saltzaileen eta erosleen esku dauden. Hala ere, oraindik dezente gehiago dira merkatuan lana duten gizonak emakumeak baino.
Alde batetik, soldatei aztertuz aldaketa handia ikus dezakegu oraindik gizonen eta emakumeen artean. Efizientzia eta produktibitate bera eginez, gizonen soldatak handiagoak direla ikus dezakegu gaindegiak bildutako datuen arabera.
Emakumeen gutxiestea ere jarduera-tasan ikus daiteke. 2008tik 2015era desberdintasun hau nabarmen txikitu da nahiz eta oraindik gizonen eta emakumeen artean oreka batera ez iritsi. Bildu diren datuen arabera, 7 urte haietan lau puntu hazi da emakumeen jarduera-tasa eta 21.000 emakume gehiago sartu dira lan merkatuan. Gainera, krisiaren urteak izanik, jende askok amore eman zuten lana aurkitzeko zailtasunarengatik. Horren ondorioz, gizonezkoen jarduera-tasa 3,3 puntu jaitsi egin ziren eta 75.300 langile jaitsi ziren.
Aurrerapen nabarmen handia izan arren, oraindik gizonezkoen jarduera-tasa emakumeena baina handiagoa da; zehazki, gizonezkoena %78,1ekoa da eta emakumeena ordea %69,4koa.
Beraz, aurrerapena handia dela esan beharra dago. Azken urteotan emakumeen egoera lan merkatuan hobetu egin da eta langabezia gutxitu egin da; baina, oraindik ere nabarmen dago emakumeen egoera hobetzeko eta gizonekin alderatuz oreka batera iristeko.
Iturria:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.