2017(e)ko abenduaren 22(a), ostirala

Lan baldintza txarrak


Amancio Ortega pertsona oso ezaguna da, bere ekonomiaren paper garrantzitsuagatik batez ere eta baita bere dirutza eta aberastasunagatik. Ezagutzen ez duenarentzat, Amancio Ortega Inditex enpresa garrantzitsuaren jabea da (oihalgintzako eta arropako enpresa). Nahiz eta Inditexek hainbat marka ezberdin bildu, Zara da ezagunena eta bereizgarriena. Azken finean, honekin hasi zuen guztia. Hau da diru asko ematen dion enpresa nabarmenena, baina ez du hainbeste  diru irabazten soilik arroparen prezio garestiarengatik baizik eta arropa egitearen prozesua oso merke ateratzen zaiolako, izan ere, hirugarren munduko lekuetako jendea lanean jartzen dute egoera eta kondizio txarretan (soldata kantitate gutxi eta lan ordu asko).


Nire iritziz, esplotazio hori onartezina da, izan ere, munduan ezin da egon pertsonaren bat besteen esfortzuaz eta nekeaz aberasten dena (langileak oso lan giro txarrean eta gaizki ordainak izaten direnean). Baina, okerrena da beste enpresa batzuen langileek ere horrelako baldintza txarrak dituztela. Stradivarius arropa denda adibidez oso famatua da eta Inditexen beste enpresa izanik. Stradivariuseko kamixeta eta galtza gehienek oso prezio baxua izaten dute. Horrelako prezioek argi erakusten digute bere prozesua merkeegia dela eta ondorioz, beren langileak baldintza txarretan egiten dutela lan. Beste enpresen adibide nabarmen asko ere jarri genezake (Primark…).



Beraz, nire ustez horrelako gauzak modu zorrotz batean kontrolatu beharko lirateke eta baita horrelako tratu txarrak eginez gero, zigorrak eduki. Egia da bezeroentzat eta enpresarentzat ez dagoela batere gaizki prezioak merkeagoak izatea eta horrela jende gehiagok erostea eta etekin gehiago lortzea. Horretaz gain, askotan, ez dugu langileen lan egoerak eta beraien soldatak txarrak direnik pentsatzen, baina enpresa handi askoren errealitatea da. Amaitzeko, enpatiaren aldetik behatuz, injustizia da laneko esplotazioa giza eskubideen aurkako ekintza dela iruditzen zait.


Resultado de imagen para malas condiciones de trabajoResultado de imagen para malas condiciones de trabajo

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.