2017(e)ko otsailaren 1(a), asteazkena

Noiz izango du honek buelta?



Gaur nire iritzia ematera nator, ez nire kasuaz hitz egitera baina bai nire ezagun bat oso gertutik ukitzen duen zerbaiti buruz iritzia ematera.

 Duela hilabete urte berrian sartu ginen, eta horrekin batera bizitzeko behar-beharrezkoa dugun produktuetako baten prezioak (beste askok bezala) gora egin du. Kasu honetan elektrizitateaz ari naiz.

 Ez zait buruan sartzen halako gauza garrantzitsua bizitzeko nola igo daitekeen hainbeste prezioz… lehenago baino %8 garestitu da; hori gutxi gora behera hilabetean 23-27€ dira.

 Lehen esan bezala ez da produktu hau bakarrik baina diru urriz dabilen familia batentzat elektrizitatearen prezioak gora egiteak aukera-kostu batzuk dakarzkie, adibidez etxea edo hipoteka ordaintzen segitu eza edo eta elektrizitatea moztea beraien konpainiak ordaindu ezin dutelako.

 Orain arte ez naiz honetaz konturatu ere egin, eta askotan etxeko argi asko piztuta uzten nituen edo egun guztian zehar zerbait kargatzen edukitzen nuen.

 Eta orain norbaitek esango dit zergatik ez dion estatuak soluzio justu bat ematen arazo honi? Prezio aldaketa hau dela eta familia asko eta asko hilaren amaierara iritsi ezinik dabiltza, eta estatuari gehiago interesatzen zaio zergen kopuru handi bat elizari eta armadari ematea, indirektoki bada ere… 
Lotsagarria iruditzen zait. Estatuak ez du ongizatea bermatu behar gizakientzat? Non dira nire ezagunek behar-beharrezkoak dituzten diru laguntzak? Non da lana bizia aurrera ateratzeko eta ezarritako prezioak inoren laguntzarik gabe ordaintzeko?

Pentsa dezagun une batez, duela urte gutxi batzuk bizitako krisi baten ondorioa da hau guztia, zergatik garai hartan behar ziren neurririk ez zen hartu?

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.