EKONOMIAREN DESOREKA
Albiste batean irakurri dudan arabera, langabeziak gora egin du EAEn eta Nafarroan. 2016ko urtarrileko datuekin alderatuz gero, 15.715 langabe gutxiago daude EAEn, % 10,15eko jaitsiera izan du urtebetean.
Ez zait batere ondo iruditzen hainbeste jende langabezian egoteak beste batzuek diru kantitate izugarriak irabazten dituzen bitartean.
Ekonomia oso desorekatuta dago. Alde batetik lan handia egiten duena, ordu asko sartzen dituena eta oso gutxi kobratzen duen jendea dago eta bestetik, ezer ez egiten duena baina diru kantitate handiak irabazten dituena. Gainera, gehienetan, lan handia egiten dutenak izaten dira langabezian geratzen direnak.
Adibide on bat izan daiteke futbolistena, futbolean jolastegatik milioiak eta milioiak irabazten dituzte, edo Leonor printzesak 9 urte besterik izanda 102.464 € kobratzen ditu, munduan 2 milioi haur gosez hiltzen ari diren bitartean.
Leonor printzesaren kasuari buruz esan behar dudana da guztiz kontra nagoela, ez da batere justua haur hain txiki batek horrelako diru kantitatea irabaztea, 9 urte bestik ez ditu, zertarako beharko du hain neska txiki batek horrenbeste diru? Eta diru guzti hori kobratzen du dena delako.
Hau guztia gertatzen dela kosziente izanda, zerbait egin beharko genuke konpontzeko, langabezia gutxitzeko, hainbeste irabazten duen jendeak gutxiago irabazteko eta benetan beharrezkoa dutenen artean banatu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.