2017(e)ko otsailaren 2(a), osteguna


ETA ETORKIZUNEAN ZER?



Denok dugu zenbait gauzen beldur, baina zenek ez du etorkizunean pentsatzen? Gazte garaian agian ez, baina helduak garenean ohikoa da etorkizunean pentsatzea. Hau da, norberak non bukatuko duen bizitzen pentsatzea.

         Denok nahi dugu bizitza on bat eduki, egoera on batean bizi. Estatuak parte hartzen du gizartearen ongizate horretan. Hala ere, guztiz lortzen du? Erantzuna ez da baieztapen borobila, etza ezeztapena ere. Zaila da denontzako egokia den egoera bat harrapatzea, eta hori da zahar etxeen arazoa.

         Zahar etxeetan, jende heldua bizi da, normalean beraien seme-alabek zaindu ezin dieten gizon edota emakumeak. Bertan ohe goxoa, janaria, arropa garbia … aseguratua dute eta batzuen bertako egoera kanpokoa baino hobeagoa izango da. Hala ere, jakin beharra dugu ez dela dena uste duguna bezain polita. Gauza guztiak bezala bere alde negatiboak ditu. Egun, geroz eta jende gehiago kexatzen ari da ez dela bidezkoa hilero ordaintzen den prezioa erlatiboa izatea pertsonarekiko. Hau da, badago jendea 2000€ ordaintzen dituena bertan bizitzeagatik eta gainera, pertsona horren gauza baliotsu guztiak kentzen dizkiete. Bestalde, badago jendea 400€ ordaintzen dituena. Eta hau, zergatik? Honen arrazoia oso xinplea da. Bertakoek, bakoitzaren diruaren parte gehiena kendu nahi diete. Honen arazoa, batzuk diru gehiago dutela besteek baino da eta batzuek ordaindu ezin dutena, besteek ordaindu behar dutela. Argi dago ez dela guztiz zentzuzkoa bizitza guztia lanean igaro duen pertsona batek eta aurrezten egon den batek diru gehiago ordaintzea.

         Beraz, zer egin beharko luke estatuak horrelako kasuetan? Nire ustez ez da bidezkoa statuak egiten duena. Kasu honetan ongi dago dirurik ez duen pertsona batek bizilekua easeguratua izan dezala, baina badago jendea, zaharren egoitza batean sartu aurretik diru guztia gastatzen duena eta bizitza on bat igarotzen dutena etorkizuna aseguratua izango dutela jakinik. Beraz, ez da oso bidezkoa aurrezten egon den jendearentzat. Nire ustez estatuak beste neurri batzuk hartu beharko luke justuago izan dadin. Honekin ondoriozta dezakegu, zaharren egoitzan bizitzearen prezioa errentaren arabeherakoa dela.







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.