2017(e)ko otsailaren 1(a), asteazkena

ESPAINIA,  KRISI EKONOMIKOAREN BILAKAERA.
Mundu osoko ekonomiari eta batez ere herrialde garatuenetakoei, Atzeraldi handia deituriko krisi batek eragin zien 2008. urtean zehar. Krisialdi ekonomiko hau eragin zuen lehen gertakizuna, AEB-n izandako “subprime hipoteken krisia” izan zen; AEBko Erreserba Federalak %1raino jaitsi zituen interesak, orduan, eraikuntza enpresak, gehiago saldu zezaketela ohartu ziren, eta bankuek ere, etxebizitza bat nahi zuen edonor finantzatu zuten inongo garantiarik gabe. Amerikar bankuek, hipoteka horien arriskua gutxitzeko, beste motako akzio, kreditu edo hipotekekin nahastu eta titulazioak osatu zituzten. Eraikuntza sektoreko kolapsoaren ondorioz, krisia etorri zen. Hortik aurrera, mundu osora zabaldu zen.
Atzeraldi honek eragindako zerga-sarreren murrizketak eta ondorioz enpresa ugarien itxierak,  izugarrizko langabezia eta pobrezia areagotu zuen mundu osoan.

Espainian, eraikuntza sektoreko egitura zela eta, gogor iritsi zen krisia estatura, 2008 urtearen amaieran onartu zuen Zapaterok.  Aurreikuspen ezak eta behar zen denboran beharrezko erabakiak ez hartzeak krisialdiaren ondorioak okertu egin zituen.
Espainiako krisialdiaren arrazoi nagusia “Espainiako higiezinen burbuilaren” leherketa izan zen, horren ondorioz, 2008 urtearen bukaeran 1.000.000 etxebizitza berri saldu gabe geratu eta eraikuntzako enpresari eta bankuen eskuetan utzi ziren. Eraikuntza enpresa handiek porrot egin zuten, hainbat milioi euroko zorrak utziz.
Gaur egun, Espainiako bankuaren arabera,suspertze ekonomikoa eta hazkundea kanpoko faktoreetan oinarritu dira, petrolioaren prezioan, euroaren balio galtzean… Erakundearen iritziz ordea, faktore horiek agortzen ari dira, eta ondorioz Espainiako ekonomia moteltzen hasiko da berriz ere, hori dela eta, erreforma gehiago egitea agindu du.
Bestalde, Espainiako langabezia tasa onartezina da momentu hauetan,  egiten diren kontratuak  aldi baterakoak izatea aholkatu da, horregatik beharrezkotzat jo da langile finkoen kaleratzeak merkeago ipintzea, enpresariek beldurra galdu dezaten behin betiko kontratuak egiterako orduan.  Horrez gain, enpresen lehiakortasuna handitzeko soldatek era berean jarraitu behar dute eta gastu publikoak murrizteaz gain BEZa igotzea erabaki dute.
Honekin esan nahi dudana da, Espainiako ekonomian arazo bat gutxi gorabehera konponduta dagoenean beste bat sortzen dela, edo berdin geratzen da, langabeziaren kasuan bezala. Hazkundea edo suspertze ekonomikoa gertatzen da kanpoko faktoreei esker, hori, oso berri ona da baina, nola ez, arazoa faktore horiek agortzen ari direla da eta zein da honen ondorioa? ekonomia berriz ere moteltzen hasiko dela. Nire ustez, nahiz eta ekonomia ez dagoen 2008 urte amaieran bezala, ezta gutxiago ere, uste dut asko kostatuko zaigula krisitik guztiz atera eta goraldi gorenera iristea.
_aneetxx

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.