Denok dakigu denda horien atzean esplotazioa dagoela, eta batez ere haurrena. Eta hau jakin arren, ez dugu ezer egiten negozio horren konplize ez izateko. Izan ere, garrantzitsuagoa da guretzat arropa merke lortzea, horri aurka egitea baino.
Aipatutako dendetan sartu, eta etiketak begiratzen hasiko bagina, beti herrialde berdinen izenak topatuko genituzke bertan. Horietako adibide nabarmen bat, geure arropa gehienetan topatu dezakegun “Made in China” famatua da. Izan ere, nahiz eta Euskal Herrian egon, topatzen ditugun produktu gehienak ez dira hemen produzituak izaten, horrelako herrialdeetan baizik. Eta nahiz eta etiketan horrelako herrialdeen izenak irakurri, ez gara horren atzean dagoen guztian pentsatzen jartzen.
Txinako haurren esplotazioa geroz eta larriagoa da, eta honen arrazoi nagusienetakoak bertako pobrezia, legearen akatsak eta hezkuntza dira.
Txinak bere barne produktu gordinaren %2,5-a besterik ez du inbertitzen hezkuntzan, Nazio Batuek gomendatutakoaren erdia baino gutxiago. Honen ondorioz, hiriko zona askotan, gurasoak dira, apenas estatuaren laguntzarik gabe, haien seme-alaben hezkuntza ordaintzen dutenak. Gainera, eskola uzten duten haurren ehunekoa, zentro batzuetan %40-ra iristen da.
Diotenez, haurrek, helduek baino gehiago produzitzen dute eta agintzen zaiena errazago onartzen dute. Honen ondorioz, enpresei hobeto etortzen zaie haurrak kontratatzea, gehiago produzitu ahal izateko diru gutxiren truke. Haur hauek, hilabetean bataz beste 30-60 euro kobratzen dituzte egindako langatik, hau da, oso soldata baxua.
Haurrek ez dakite nola babestu haien interesak, eta horren ondorioz, oso soldata eskasak jasotzen dituzte, helduek baino lan gehiago eginda, eta gainera, kondizio okerragoetan. Nahiz eta denok jakin bertan zer gertatzen den, haurrek lan egitea ilegala da. Horregatik, enpresek eta langileek ez dute Gobernuagatik deskubrituak izan nahi, honek arazo gehiago ekartzen baititu.
Lehen arropa aipatu dut, baina horrez gain, elektronikarena, plastikoarena eta jostailuena ere haurren esplotazio gehien duten industriak dira. Haurren artean, batez ere neskak dira lana egiten dutenak, izan ere, eskolara neska gutxiago joaten dira mutilekin alderatuta.
Beraz, badakigu haurrek ilegala den lan bat egiten dutela, oso kondizio txarretan, helduek baino gogorrago eta gehiago lan eginez, eta oso soldata baxuaren trukean. Eta gainera, lan horren lepotik, enpresa asko aberastu egiten dira. Azken finean, hori da industria horren negozioa, diru gutxiren truke asko produzitzea, gero hemen garestiago saltzeko eta haiek aberasteko. Izan ere, lehen aipatutako dendetan topatzen dugun arropa guretzat merkea den arren, haur horiek kobratzen dutenarekin konparatuta alde handia dago. Beraz, enpresek diru asko irabazten dute.
Aipatutako guztia jakinik ere, jarraitzen dugu arropa hori erosten. Eta Txina urrun dagoen arren, haien negozioa hemen ere badago, eta kontziente ez bagara ere, esplotazio horren konplizeak gara. Ez al genuke zerbait egin beharko hori aldatzeko?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.