2017(e)ko otsailaren 18(a), larunbata

EKONOMIA FEMINISTA



EKONOMIA FEMINISTA

Ekonomia feministaren bultzatzaile askok, geure ekonomia merkatuan soilik zentraturik dagoela esaten dute. Gaur egun, egia baita krisi bat pasa ondorengo ekonomia mota dugula geure herrialdean. Krisia sortu zuten arrazoiak gehienbat merkatuan eta estatuaren erabaki hartzeetan zentratzen ziren, beraz orain konponbide bila hasi direnenean ere, berdina gertatzen da.
Ekonomia feministak gure herrialdeko ekonomia beti merkatuan zentratu ordez, beste gauza batzuetara ere bultzatzen du. Adibidez etxean sortzen diren ondasun eta zerbitzuak, hau da, soldatarik ematen ez duten lan hoiek bultzatzea. Ondasun eta zerbitzu hauek nahiz eta barne produktu gordinean ez sartu, kontuan hartzea bultzatzen du ekonomia feministak.
Ekonomia feministaren bi ideia nagusiak hauek dira: Merkatu kapitalista deszentratzea eta bestea ekonomia erlazio heteropatriarkalek zeharkatzen dutela.
Bestalde kapitalismoa eta ekonomia feminista konparagarriak direla aztertzen hasten garenean ikusten dugu kapitalismoak kapitala-lana gatazka sortu duela eta aldiz ekonomia feministak kapitala-bizia gatazka bihurtu du.
Baina zein da hobea? Ekonomia feminista edo gaur egun ekonomia kudeatzen duten baliabide eta boteredunak?
Informazioa irratitik entzundako elkarrizketa batetik eta argia aldizkariko artikulu batetik hartua da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.