Donald Trump boterean
Azkenik errepublikanoak iritsi dira munduko herrialde indartsueneko boterea lortzera. Telesail, egunkari, sare sozial eta abarren protagonista dugu Estatu Batuetako lehendakari berria. Boterera iritsi denetik mundua iskanbila bat bihurtu du, gizon honek hartzen dituen neurriekin jakina. Erabaki gehienak matxistak, homofobo eta razistak dira, adibidez Mexikoko fronteran orma bat eraiki nahi zuenekoa. Baino hori ez da bere erabaki lotsagarriena izan, hainbat herrialde arabiar eta afrikarretako jendeari Estatu Batuetara sartzeko eskubidea ukatzea izan da. Matxista ere bada gure Trump, hainbat emakumeek diotenez indarkeri kasuak ere izan ditu lehendakariak emakume batzuekiko. Bere leloak dioenez "make america great again", amerika on bat egin dezagun berriz-ek niretzat ez du inolako zentzurik. Nola hobetu daiteke herrialde bat aurreko hiru gaien (matxismoa, razismoa eta homofobia) eredu bat izaten? Gizarte zuzen eta respetatua izateko balore batzuk behar dira eta gizon honek ez du amerika hobeago bat egingo, zapuztu egingo du hobeto esanda. Obamak egin dituen aurrerapen guztiak zakarretara botatzen jarduten da Trump.
Amerikar batzuek lotsa era ezberdinetara transmititu izan nahi izan dute egun hauetan. Trumpek australiako lehen ministroari telefonoa eskegi zionekoa adibidez. Hurrengo egunean Bruce Springsteen abeslari New Yerseytarrak "Don't hang me up the phone" abestiarekin hasi zuen kontzertua bere lotsa transmititu nahian.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.