Donal Trump Estatu Batuen presidentea da 2017ko urtarrilaren 20etik. Izendatu bezain laster hasi da aldaketak ezartzen eta erabakiak hartzen. Batetik, espero da Trumpek 2017.urtean sartuko diren errefuxatuen kopurua erdira murriztea. Aipatzekoa da ere herrialdearen mugan jarriko duen segurtasun extra hori, 5000 agente gehiago kontratatuz. Eta, ez dezagun hitzegin gutxi barru hastea programatuta dagoen Mexikorekin muga egiten duen hesi handiaz. Hemen arrazismoa bakarrik ikusten da. Oso hipokrita dela uste dut, bere emaztea etorkina da eta. Pertsona askok uste dute Hirugarren Mundu Gerra gertatuko dela Trumpen agintearen ondorio bezala. Niri pertsonalki beldurra emago lidake orain Estatu Batuetan bizitzea. Gainera esan behar da ere Trump homofoboa eta matxista dela, erabakia du konferentziak jarriko dituela homosexualen kontra, hori txarra izango balitz bezala jendea kontzientziatzeko. Lotsagarria iruditzen zait. Beste batetik, ekonomiari begiratuz uste dut ez duela ondo administratuko dirua, eta baliogabeko gauzetara bideratuko duela dirua, adibidez hesia eraikitzera.
Boto-sistema gaizki antolatua egoteagatik atera zen presidentea Trump, ez zuen benetan irabazi. Horregatik estatu batuarrek borrokatu egin behar dute injustizia honen kontra.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.