Janari azkarra edo "comida rapida" gure inguruan asko jaten da, eta geroz eta gehiago egunetik egunera. Espainian geroz eta okerrago dago pertsonen osasuna, batiz bat, haur eta gazteena.
Okerrena da gazte horiek ez direla konturatzen jaten ari diren txerrikeriez eta beraien osasuna okertzen joaten da. Baina are eta okerragoa da gurasoena, utzi egiten dietela jaten txerrikeri horiek, eta ez dira konturatzen azkenean okerragoa dela beraien seme-alabentzat.
Nire ustez, neurriak hartu beharko ziren oraintxe bertan, nahiz eta zerbait egiten hasi diren, baina ez dut uste osasuna hobetzen ari denik.
Aurreko egunean, aldizkari batean irakurri nuen, guraso batzuk beraien kontutik neurriak hartzen ari direla: beraien haurrak "vegano" bihurtzen dituzte. Txikitatik alimentu berdeak ematen dizkiete jateko, eta hori hasiera batean ondo dago, baina denbora bat igaro ondoren, arazo asko sortzen dira: asko horregatik hil eta guzti egin dira, ez dituztelako ez haragi ez arrautz eta ez bestelakorik jaten, eta horregatik, indarrik gabe gelditzen dira, ez dutelako behar bezela ondo jaten.
Beraz, neurri handiak hartu behar dira bai osasuntsu jateko baina ez horren osasuntsu, gaixki bukatzea duzulako.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.