2016(e)ko abenduaren 7(a), asteazkena

Munduko pobrezia eta nola aldatu

MUNDUKO POBREZIA ETA NOLA ALDATU

Artikulu honetan pobreziari buruz hitz egingo dizuet, haren lehenengo kausak eta zer egin dezakegun denen artean egoera global hori hobetzeko mundu guztiaren ongizaterako.

Pobreziari buruzko datuak eta estadistiketaz hitz egin baino lehen, pobreziak zer esan nahi duen aztertuko dugu.
Pobreziak, pobretasuna edo txirotasuna, oinarrizko beharrak asetzeko behar diren baliabideak ez edukitzea eta ez eskuratzeko gaitasunik ez izatea da, pobrezia maila, bizi kalitatearekin lotuta dago, harreman sozialekin, ingurumenaren kalitatearekin, norberaren eskubideekin…

Mundua argi dago ez dagoela ondo zatitua eta beharrezkoa da zerbait egitea lehenbailehen. Jende dirutsua bere kotxe berriak eta luxuzko etxeak erosten dagoen bitartean, munduko beste edozein tokietan, gosez hiltzen ari dira eta ezin dute ezer egin heriotzari kontra egiteko.
Mundu guztia ohartzen da egoera global honetaz baina oso jende gutxik egiten du esfortzu bat egoerak aldatzeko.

Gaur egun, teknologia eta baliabide nahikoak ditugu mundu guztiaren gosetearekin amaitzeko, baina jendea berekoia da eta gutxi batzuk egongo lirateke pauso hori aurrera emateko, baliabideen banaketa justuagoa izateko.
Denen esku dago gosetearekin amaitzea, zure partetik jarri behar duzu.


http://www.actuall.com/wp-content/uploads/2015/11/ni%C3%B1o-negrito.jpg


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.