2016(e)ko abenduaren 2(a), ostirala

DIRUAREN ERABILERA


Urte guzti hauetan gauzk ez dira lehen ziren bezalakoak, asko aldatu dira, batez ere erosten ditugun gauzak, adibidez teknlogia eta arropa. Lehen, garai batean ez zegoen mugikorrik, ez telebistarik, ez ezer, eta jendeak posible zuen modura komunikatzen zen besteekin, adibidez eskutitzak idatziz. Baina gaur egun mundu guztiak du mugikorra, eta gehienok mugikor on bat, deitzeko baino gehiago balio duena. Seguraski mugikorrik gabe ere oso ondo biziko ginateke, lehen bizi ziren modura, baina gaur egungo gizarteak mugikorra edukitzera behartzen gaitu.

Beste aldetik, arropa. Guztiok dugu arropa, guztiok beharrezkoa dugulako. Oso ondo dago noizean bein arropa erostea, ez duzulako asko edo nekatu egin zarelako beti berdina jazteaz, baina nire ustez limite bat egon beharko luke. Jende askok erosteagatik erosten du, gustatzen zaiolako erostea eta asko edukitzea gustatzen zaiolako, eta egun osoa arropa erosten pasatzen du.

Guzti honekin esan nahi dudana da, diru gehiegi gastatzen dugula beharrezkoak ez dira gauzak erosten. Mugikor oso on bat beharrezkoa al da? Nire ustez ez. Gaur egun bizi garen gizartean mugikorra gauza askotarako erabiltzen dugu, ez bakarrik deitzeko, eta hori oso ondo iruditzen zait, baina ez du zertan 700€-ko mugikorra izan beharrik, erabiltzen degunerako nahikoa da askoz merkeago det bat erostea. Eta arroparekin berdin, beharrezkoa ez dugunean erosten dugu, nahikoa ez dugula uste dugulako, edo asko eta asko edukitzea gustatzen zaigulako.

Nire ustez diru gehiegi gastatzen dugu beharrezkoak ez diren gauzetan. Hemen mugikorra eta arropa aipatu ditut baina beste mila guazekin ere gertatzen da. Jakin beharko genuke dirua neurtzen, jakin zenbat gastatu eta zertan, zer dugu beharrezkoa eta zer ez.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.