KOLTANA:
Mugikorrak
ez dira sortzen guk uste dugun moduan. Gehiengoek uste dugu oso erreza dela
horrelako bat sortzea, baina oker gaude. Mugikor bat sortzeko milaka eta milaka
emakume bortxatzen dituzte Afrikan, Kongon hain zuzen ere. Mugikor guztiak,
baita ordenagailuak … Koltana izeneko mineral batekin eginak daude eta mineral
hau ez dago edozein lekutan. %80 a Kongon aurkitzen da eta hau lortzeko emakumeak
bortxatu edota zazpi dolarren truke lan egiten duen jende asko dago. Material hau
gero 400 000 dolarretan saltzen da tona bakoitzeko, beraz argi eta garbi ikusi
dezakegu nola aprobetxatzen diren hango pertsonetaz. Material hau mineral hiperkonduktore
basiko bat da teknologia berriaren garapenerako non jende askoren bizitza kaskarraren
erruduna da.
Mineral
hauek atzerrira saltzen dituzte eta erosleek eraldatu ondoren beste batzuei
saldu edota zuzenki mugikorrak edo ordenagailuak … egiteko erabiltzen dute. Beraz,
gaur egungo teknologiarekin ez dugu uste duguna bezainbeste aurreratu, batzuk
bizitza “hobeagoa” izan dezagun, beste batzuei hiltzen ari garelako.
Arazoa
ez dago mineral honetan. Arazoa jendeari horrela tratatzean dago, eta beraiek
hainbesteko lana egin ondoren eta ezer ez edo ezer gutxi irabazi ondoren, hain
garesti saltzean. Horrelako kasuetan oso nabarmena da aberatsa oso aberatsa
dela eta pobrea oso pobrea dela. Pobreek beraz lehen mailako beharrak izango
dituzte eta aberatsek aldiz, bigarren mailakoak. Hau da pobreek ez dute edukiko
nahikoa janari, ur … eta aberatsek aldiz soberan izango dute eta haien eskasia
beste maila altuago batekoa izango da.
Bertan
da oso nabaria enpresen, berrien edo eta iragarkien indarra. Zein da erosleei
ez jakinaraztearen arrazoia? Oso xinplea da. Haiei ez zaie komeni guk hori
jakitea, denok jakinaren gainean egongo bagina gutxiago salduko zutelako eta
hauen helburua ahalik eta gehien saltzea da, diru gehiago irabaz dezaten. Saltzaileen
kasuan aukera kostu bat dago. Guri berri hau azaltzea edo eta sekretupean
mantentzea izango da, guk gehiago erosten jarrai dezagun. Enpresak normalean
guri ezkutatzen saiatzen dira, komenigarriagoa zaielako. Hau jakinda, guk hartu
beharko ditugu erabakiak.
Ane Iragorri
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.