2016(e)ko abenduaren 7(a), asteazkena


Eguzkitako plakak beharrezkoak ahal dira?

Gaur egun ezaguna egiten zaigu eguzkitako plakak edonon ikustea baina, ez daude nahiko eguzkitako plaka gure inguruan.
 
Eguzki plakak elektrizitatea emateko balio dute eta ura berotzeko ere balio dute. Bi motatako eguzki plakak daude fotovoltaikoak (eguzkiaren beroarekin energia sortzen dute) eta eguzki plakak termikoak (eguzkiaren beroarekin ura berotzen du).
 
Eguzki plakak etxeetan, ikastoletan, igerilekuetan… argi asko eta ura bero asko kontsumitzen duten lekuetan jartze dira fakturetako prezioak jaisteko.
 
Elektrizitatearen prezioak gaur egun asko igo dira, horren ondorioz, eguzki plakak jartzen hasi dira elektrizitatea asko gastatzen duten lekuetan eta ura asko gastatzen duten lekuetan.
 
Zenbait lekuetan eguzki plakak jartzea debekatua dago, gauza askoren ondorioz, esate baterako, badira pertsona batzuk eguzki plakak jartzen dituztenak beraien kontsumorako baina, pertsona horiek beste pertsona batzuei saltzen die parte bat eguzki plakan konektatzeko eta beraien elektrizitatearen prezioa jaisteko eta horren ondorioz, gobernuak debekatu egin zuten eguzki plakak jartzea, esate baterako Espainian.
 
Gaur egun elektrizitatearekin gertatzen dena da Espainian elektrizitateko konpainia guztiak oligopolio bat osatzen dute horrek ze esanahi du, enpresa gutxi batzuk jarduten dute, baina nahikoa tamaina dute prezioan eragina izateko, baten batek eskaintza aldatzen badu.
 
Kutsadura dela medio Europatik deia egiten ari dio Espainiari eguzki plakak erabiltzen hasi behar dutela etxeetan edo beste lekuetan. Ez hori bakarrik, prezioaren deia ere egin diote elektrizitateak duen prezioak oso garestiak direlako.
 
Gobernuak pentsatu beharko du eguzki plaken debekua kendu edo beste metodo bat pentsatzen astea elektrizitatearen prezioak jaisten asteko.









 

 
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.