2016(e)ko abenduaren 14(a), asteazkena

MUGIKORREN BOTEREA

MUGIKORREN BOTEREA


Badirudi gaur egun mugikorrak gure bizitzaren parte direla, denbora gutxian izugarrizko eboluzioa izan dute bai erabileran eta kalitatean, orain dela 3 edo 4 urte lehenengo smartphone-ak erablitzen hasi ziren eta hasiera horretan nahiko sinpleak eta arruntak ziren. Baina gizakiaren erabilera eta mobilaren beharraren ondorioz, mugikorrak izugarri aldatu dira. Gaur egun guretzako mugikorra beharrezkoa dugu: gure lagunen artean komunikatzeko, mezuak bidaltzeko, "google" zerbait bilatzeko edozer duda, soluzio eta informazio aparatu bakar batean aurkitu dezakegu eta horrek izugarrizko beharra sortzen digu mugikorra denbora guztian izateak. 

Esan ohi da, mobila ez duzunean ez zera inor, inkomunikatuta zaude zuzenean. dirudi gure mugikorrarik gabe ezin dugula bizi, azken finean horrek guztia eskutan erakusten digu eta. Ez dakit norbait konturatu den garraioetan autobusean adibidez, burua igo eta autobusaren jende erdia mugikorrarekin konektatuta dagoela. Horrek niregan impresioa ematen dit, dirudi gizakia aparailu hauekin zombi bihurtu direla. Azken finean mugikorren behar hori gizakiarengan bereganatu dela, eta ezin dugu mugikorrik gabe bizirik egon.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.