MODAKO ARROPEN BLOGGERRAK
Mundu honetan badira milaka lan mota
ezberdin; lehen sektore, bigarren sektore
eta hirugarren sektoretan banatzen direnak alegia. Guzti horien arten blogerrak
aurkitzen dira, gainera nahiko lan edo ofizio berria dela esan daiteke, sare sozial
eta interneta ezinbestekoak direlako lan honetarako. Honek, jendeak
teknologiaren bat edukitzea “behartzen” du.
Arrakastatsuenak izan diren bloggerrak,
modako arropen ingurukoak dira. Bloger izatearena oso zabalduta dago munduan
zehar, eta horretaz gain oso lan libre, pertsonala, eta erabilgarria izan
daiteke irakurtzen dituztenentzat. Biana bere alde onak izateaz gain, beste
gauza guztiek bezala, bere alde txarrak ere baditu.
Modako arropen blogerrak, hitzak
dioen bezala, arropei buruz besterik ez dute hitz egiten, zein arropa eramaten
den denboraldi zehatz horretan adieraziz. Konturatu gabe, blogger hauek jendea
bultzatzen dute arropa erostera, etxean dutena nahikoa ez dela sinistearaziz
edo modaz pasata dagoenez, ez janztera eramanez. Hau da, ekonomia eskasia bat
sortarazten dute erosle edo blog horiek irakurtzen dituztenei, gehiago erastera
bideratzen gaituztelako ia konturatu gabe.
Lehen esan dudan bezela,
lana bezela konsideratzen da blogger izatearena, bisita kopuru zehatz batera
iristen denean, idazleak edo bloga sortu duen pertsonak kobratu egiten baitu.
25.000 euro hilabetean irabaztera irits daiteke blogger bat.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.