KORRUPZIOA ERE DELITUA DA
Espainian bizi garenok, soberan dakigu korrupzioaren kontzeptua, gobernuak etengabe egiten duen akzio bat bai da. Urte dezente daramatza PP-k gobernuan eta kasu hau behin eta berriro errepikatu da. Honekin ez dut esan nahi beste partidu politikoetan gertatu ez denik, baino kasu gehienak eskubiko alderditik atera dira.
Adibide bat Barcenasen kasua izan daiteke, milaka euro lapurtu zuen, kartzelaratzeko bidea luzea izan zen, baina hori, delikuentzia kasu guztietan gertatzen al da? Hemen dugu arrazoia, gobernuko kide izanda eta PP-k duen boterearekin, Barcenas kartzelan ez sartzeko ahalegin guztiak egin zituzten. Hau berriz, korrupzio kasuarekin jarraituz, gobernuko edo organizazio handi batekoa ez den edozein pertsonari pasatuko bazitzaion? Botererik gabe eta abokatu onik gabe, galduak egongo ginateke, gobernuko kide izateak abantailak eta desabantailak izan ditzake, txarrak fama txarra ematea zure erakundeari eta onak kartzelan ahalik eta denbora gutxien egotea. Korrupzioa delitua da denentzat nire ustez eta justiziak berdin jokatu beharko luke mundu guztiarekin.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.