INDITEX-EN ARRAKASTA.
Dagoeneko guztiok entzunda edukiko genuen Inditex izena, eta hala ez bada, Inditex, munduko modaren banaketaz arduratzen den merkatuko talderik handienetariko bat da, zortzi formatu komertzialez osatua dagoena, 91 merkatutan 7000 denda baino gehiagoko kopurua duena.
Enpresa talde edo Merkatal-sare honek, merkatuen arteko lehian lehenengotarikoa izateko dituen abantailak argi erakusten ditu, bai bere “ just in time” zerbitzuagatik eta bai eskaintzen dituen kalitate oneko eta kostu baxuko produktuengatik.
Ezaugarri hauek ZARA bezalako enpresak merkatuko menderatzaileak izatera laguntzen dute. Baina hau guztia prozesuan mantentzeko, enpresaren zerbitzu paregabean eta logistikan oinarritzen da Inditex, hau da, beharrezko baliabideak behar diren une eta lekuan, modu eraginkor batean ipintzen ditu, antolakuntza bateko fluxak era egoki baten kudeatuz.
Gaur egun, globalizazioagatik eta ekoizpenaren deslokatzeagatik, logistika ezinbesteko atala da enpresa txikietarako ere eta jada ez da enpresa multinazional handiei soilik dagokien zerbait. Badago ere ekoizpen-zentroak bere merkatuetatik urrundutako inguruneetan mugatuta dauden enpresa askoren eta bere erabaki-zentroen kasua. Baita gure ordenagailu eta mugikorretan interneteko salmentan oinarritzen diren enpresen eguneroko bikoizketa kasua.
Haien web orrian ikusi dudanaren arabera, Azken hamabi hilabeteetan zehar Taldeak 9.000 lanpostu berri baino gehiago sortu ditu mundu guztian, haietako bost bakoitzeko bat Espainian izanik. Inditex-en salmentak ehuneko hamaika igo dira 16.403 milioi euro irabaziz. Benetan txundigarria da enpresa kate edo talde honen gaitasuna. Horretxegatik omen da Amancio Ortega, Inditex taldearen sortzailea, munduko bigarren aberatsena.
_aneetxx.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.