YEMENEK MUNDUKO PETROLIO FINDEGI NAGUSIA BONBARDATZEN DU
Yemeneko Hutiek, 2019ko Irailaren 14ean, gidatu gabeko 10 hegazkinekin munduko petrolio findegi nagusia bonbardatu dute, Estatu Batuarrek Irani leporatu diote gertatutakoa, eta beraiek hori ukatu.
Yemeneko Hutiek, 2019ko Irailaren 14ean, gidatu gabeko 10 hegazkinekin munduko petrolio findegi nagusia bonbardatu dute, Estatu Batuarrek Irani leporatu diote gertatutakoa, eta beraiek hori ukatu.
Gertaera honek izugarrizko kaos mundiala sortu du, Estatu Batuen eta Iranen arteko tentsioa handiagotzeaz gain, petrolio produkzioa %50era jaitsi behar izatea eragin du, hemendik aurrera Riadek 5,7 milioi kupela gutxiago hornituko ditu eta horrek ekonomikoki izugarrizko ondorio larriak dakartza, inoiz baino petrolio eskasia gehiago dagoenez, Irailaren 16tik aurrera petrolio gordinaren prezioa igoko da, %20 garestituko da Brent kupelaren prezioa, hiritarrok gasolinaren prezioan nabarituko dugu nagusiki, baina kostu hauek pixkanaka igotzen joango dira, duela egun batzuk dieselaren kostua 1,20€-koa zen, eta gasolinarena berriz, 1,30€-koa zen, 10 zentimo garestiago.
Arazoa hain larria izan ez dadin Estatu Batuarrek dituzten erreserbak erabili beharko dituzte, horniketa ez dute guztiekin elkarbanatuko, Iranekin eta Iranen alde dauden herrialdeekin ez dute ezer ere ez partekatuko.
Gertaera honek bezeroen konfiantza ahuldu dezake, Arabia Saudi ez zegoelako munduko petrolio findegi nagusia babesteko nahikoa prestatuta, irtenbide bat bilatzeko asmoz Aramkok (Arabiako findegiak) 100.000 dolar lortzeko, 2020 eta 2021 urteen artean, konpainiaren kapitalaren gutxi gora behera %5a burtsan inbertitzea erabaki du.
Aramko suntsitu dutenak, sekulako katastrofe mundiala sortu dute ekonomia mailan.
Aramko suntsitu dutenak, sekulako katastrofe mundiala sortu dute ekonomia mailan.
Bibliografia:
24 horas berriak
2019ko Irailaren 17ko "EL DIARIO VASCO"-ko egunkaria
2019ko Irailaren 17ko "EL DIARIO VASCO"-ko egunkaria
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.