SINGAPURREN ALDAKETA
73 uhartez osatutako Asiako hego-ekialdeko herri bat da. Kokapen honek abantaila ekonomiko garbia du: Txina eta Indiaren artean tratu ekonomikoak egin ditzake. 5,612 milioi biztanle ditu, eta politikoki errepublika parlamentario bat da. Singapur, herrialde pobre eta arriskutsutik, hamarkada gutxi batzuetan munduko herrialde seguru eta aberatsenetako batera izatea pasa da. Gaur egun, munduko aberats gehien sortzen duen lekua bihurtu da.
Hamarkada hauetan, Singapurren PIB per capita-ren maila ikaragarri haunditu da; hau da, herrialdeak diru asko irabazi du hamarkada batzuetan. Askatasun ekonomikoaren (munduko bigarren askatasun ekonomiko altuena duen herrialdea da Hong Kong atzetik) eta hezkuntza indartzearen bidez lortu du herrialde honek hobekuntza hau. Presio fiskal eta gastu publiko basuak ditu (zerga baxuak): burtsan lortutako irabazietatik ez dizute zati bat kentzen zerga moduan. Beraz, herrialde honek inbertitzaile eta enpresa berriak ekartzen ditu (diru gehiago herrialdearentzat). Honekin lortzen duzuna, herritarrek aurrezteko diru gehiago edukitzea da, eta baita hango enpresak indartzea: enpresak indartzearekin batera lanpostuak datozte. Herrialde honetako ekonomia merkataritzan eta manufakturetan (ondasunak ekoiztea) oinarritzen da gehienbat.
Herrialde guztiak bezala, badu bere alde txar bat: kasu honetan aberastasun honekin batera, pobrezia ekarri du (%26a pobrea da hain zuzen). Baina Asiako herrialde honen arrigarriena, herri honen PIB guztiaren %14a erabiltzen dutela bakarrik gastu publikorako, eta munduko osasun sistema eta hezkuntza oberenetakoa du. Beraz, Singapurren dagoen gobernu liberalak ekomian eta langabezian onura ekartzeaz gain, hezkuntza eta osasun sisteman lortu du ere.
Nik uste, horrelako sistema liberalak gure herrian onurak ekarriko lituzke. Aldaketak ez ziren hain nabarmenak izango, izan ere Singapur hasieran ez zen ila ezer (herrialde pobre bat) baina Euskal Herria nahiko ondo dijoa ekonomikoki. Ala ere, sistema honek ekonomia eta sektore pribatuak indartzeaz gain langabezia txikitu egin dezake. Pobrezia hain altua ez egotea izango zen erronka bakarra nire ustez; hau da pobreak ez hain pobre izatea.
https://www.youtube.com/watch?v=0_f1cJgXNK0
https://es.wikipedia.org/wiki/Singapur
https://www.bbc.com/mundo/noticias-47032379
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.