2019(e)ko irailaren 15(a), igandea

GARESTI ATERATAKO HEGALDI MERKEA

 

GARESTI ATERATAKO HEGALDI MERKEA

 

 Harrigarria da benetan Ryanair konpainiari gertatu zaiona azken urteetan, munduko  aire konpaniarik errentagarrienetako bat izatetik 2017an, sekulako lan gatazkak sufritzera pasatu da.

Aberastasun hori, lantaldearen kostuen zati handi bat aurrezten lortu zuen. Hau da, enpresak uneko beharren arabera kontratatzen zituen langileak eta gainera piloto asko autonomoak ziren (%70). Pilotoek  beste konpainiek zituzten eskubideak nahi zituzten, eta hori ezin zutenez lortu, Norwegian Air eta beste aire  konpainia batzuetara joan ziren. Horren ondorioa, 2017ko Urrian 20.000  hegaldi baino gehiago bertan behera gelditzea izan zen, eta Ryanairrek  25 milioi dolar galdu zituen.
ryanair greba bilaketarekin bat datozen irudiak

Orain, beste arazo bat suertatu zaio, zenbait base itxi nahi ditu eta langilegoaren zati handi bat greban hasi da. Langileek ez dute erabaki hori ulertzen eta  grebaren bidez beraien eskubideak defendatu nahi dituzte.

Bestalde, Ryanairreko zuzendaritza elkartu da sindikatuekin arazo hauek konpondu nahian baino ez dute oraingoz ezer lortu. Langileek beraien baldintzak hobetzea nahi dute eta pilotoek beste aire konpainia batzuetan dituzten eskubide berdinak lortu.


Nire ikuspuntutik, ulergarria iruditzen zait enpresa bat ondo ez badoa, langileak kaleratzeko beharra izatea, baina kasu honetan uste dut Ryanair ez dela ondo portatu langileekin. Beraien irabazia soilik begiratu dute eta ez langileen eskubideak eta baldintzak.










                                                            
INFORMAZIOA: https://www.berria.eus/paperekoa/1955/012/001/2019-09-01/garesti-ateratako-hegaldi-merkea.htm

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.