GAUR EGUNGO POLITIKA
Aurten Espainiako hauteskunde orokorrak errepikatu egingo dira Azaroaren 10ean.
Izan ere, PSOE-k hauteskunde orokorrak 28an irabazi arren, sozialistek ez dute gobernua osatzeko babes nahikorik lortu. Uztailean, Pedro Sanchezek ez zuen Diputatuen Kongresuaren babesa lortu eta horren ondorioz, hauteskundeak laugarren aldiz errepikatu behar dira.
Felipe VI.a, Espainiako erregeak ez du ados egon daitezkeen hautagairik aurkitu. Hori dela eta, ez du inbestidurarako inor proposatu. Horren ondorioz, azaroaren 10ean hauteskundeak errepikatuko dira eta horrek ekonomian eragin handia izango du, izan ere, hauteskundeak errepikatzeko diru mordoa behar da, konkretuki 138.961.517 euro. Nire ustez lotsagarria da situazio hura.
Beste partidu politiko batzuen ustetan, adostasun batetara iritsi beharko lukete PSOE (Pedro Sanchez) eta Podemos-ek (Pablo Iglesias), batez ere kontuan hartuz VOX-i desadostasun honek mesede handia egiten diolako. Ez dugu ahaztu behar VOX partidu ultraeskuindarra dela garai bateko Franco-ren aldekoak.
Euskal eragile politikoei dagokienez, berri txartzat hartu dute berria. Esaterako, Iñigo Urkulluk, EAE-ko (Euskal Autonomi Erkidegoa) Lehendakariak honako hau aipatu du prentsa aurrean: Ez da "erruak" banatzeko garaia, irtenbideak bilatzeko baizik. EH Bilduko koordinatzaile nagusia den Arnaldo Otegik hondamenditzat jo du hauteskundeak berriro egin behar izatea. Honek PSOE eta Ciudadanos gobernua osatzea ekarri dezakeelako. Nire ustez, halako diru kantitate handia horretan erabiltzea lotsagarria da. Izan ere, hauteskudeak berriro egitea kostu ekonomiko handia ekartzen baitu . Osakidetzan, Hezkuntzan eta hainbat arlotan murrizketak egiten diren bitartean, kopuru erraldoiak erabiltzen dira zentzurik ez duten hauteskundeetan.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.