“EUSKAL Y”-a NEGOZIOA
Euskal Y sarea Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide sare berria izango da hemendik urte gutxira. Euskal Autonomia Erkidegoko hiriburuak batuko dituen abiadura handiko tren (AHT) sarea da, 169,9 kilometrokoa.
2006an eraikuntza lanetan hasi ziren. Espainiako Gobernuaren eta Eusko Jaurlaritzaren asmoa 2010ean bukatzea zen. Baina ez ziren nahi zituzten asmoak bete, ondorioz, bukaera eguna 2012ra atzeratu zen lehenik; horrela 2016ra, 2018ra, 2019ra, 2021era... Gaur egun, bukaera eguna 2023rako espero da, baina ez da data ziurra.
- Abantailak:
- Euskal Y-ak, Euskal Autonomi Erkidegoko hiru hiriburuen arteko bidaia denborak murriztuko ditu.
- Bidaiariak garraiatzeaz gain, merkantzia trafikorako ere balioko du trenbide berriak.
- Bidaiariek trenbidea erabiliko dutenez, Euskal Herriko aireportuetako joan-etorriak ere gutxituko dira. Horrek, kutsadura eta hegazkinek behar duten erregaia murriztu egingo dira
- Desabantailak:
- Proiektua ez da errentagarria finantzen, ekonomiaren eta gizartearen aldetik.
- Ekonomiaren aldetik ez da errentagarria; izan ere, izugarrizko dirutza behar da horrelako gauza batzuetarako eta diru hori Aht-an erabili beharrean, gizarteko ongizaterako erabili ezkero, gizartea aldatzeko aukera dago.
- Ez da herritarren parte-hartzean oinarritu. Kausa horrek, manifestazioak eragin ditu
- Euskal Y-a eraikitzeak lur asko mugitu beharra ekartzen du.
Proiektua aurkeztu zenetik, ugariak izan dira Euskal Y-aren aurka azaldu diren talde ekologistak, ezkertiarrak eta bestelakoak. 2006ko azaroan Gasteizen antolaturiko manifestazioan 5.000 pertsona inguruk parte hartu zuen. Arrasaten, urtebete geroago, abenduaren 15ean, 15.000 pertsona bildu ziren.
Proiektuaren kontrako protestetan azaldutako arrazoiak, gehienbat, puntu hauetan laburbiltzen dira:
- Herritarrei ez zaie aukera guztiei buruzko informazioa eman. Erabakia eta gero dirutza handia bideratu dute eurek erabakitako proiektu horren propaganda egitera.
- Erabilgarritasun eza: Herritar gehienek ez dute beharrik.
- Herriak baztertu eta hiriak aberastu: aberastasuna hirietan kontzentratuko delako, herri txikien kalterako.
- Ingurugiroaren suntsipena.
Datu interesgarri batzuk aztertzen egon ondoren, abiadura handiko trenbideen luzerak aztertu ditut. Hori dela eta Euskal Herriak nahiz eta 169,9 kilometroko luzera edukiko duen, munduko 12. luzera handiena edukiko du.
Amaitzeko, proiektua ez da errentagarria finantzatzen, ekonomiaren eta gizartearen aldetik. Izan ere, eraikuntza eta mantentze kostu handiak ditu. Ondorioz, guzti honek gobernuaren negozio baten itxura duela esango nuke
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.