2019(e)ko irailaren 19(a), osteguna

LANGABEZIA BERRIRO IGO


LANGABEZIA BERRIRO IGO


Dakigunez, udara guztiak amaitu eta gero langabezia igo egiten da. Eta aurten ez da alderantziz gertatu baizik eta justu kontrakoa, hau da, langabezia gehiago igo den hilabetea izan da abuztu hau.
Duela hamaika urtetatik abuztu okerrena izan dugu.

Datuak guztiz desatseginak izan dira. Egunean 7.000 pertsona lanik gabe gelditu egin dira. Orokorrean, 147.161 langabe daude Euskal Herriko Hegoaldean. Azken urtean %6,09-ko igoera izan da EAE-n eta %4,84koa Nafarroan. Espinar Estatu osoan, 54.371 langabe gehiago daude.

Eta hau gertatu egin da, nahiz eta sektore batzuetan lana sortzen den beti udan. Esate baterako, Zerbitzu Sozialetan, Osakidetzan, Komertzioetan... beti kontratazio asko egiten dira udako hilabeteetan. Baina noski, badaude beste batzuetan langabezia beti igo egiten dela, hau da, Industrian edo Eraikuntzan.  

Baina beti gertatzen den bezala, politikoak egoera zuritzen saiatzen dira. Horrela, Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak nabarmendu duenez, " abuztuan datu txarra izan den arren, urte osoko eboluzioa ona da, eta luzaroko langabeen datuetan oso eboluzio positiboa izan da. 687 pertsona irten direlako langabeen zerrendetatik".

Behin betirako, espero dut politikoek ez nahastea eta benetan egoera hau hoberantz joatea hemendik aurrera.













https://www.eitb.eus/eu/albisteak/ekonomia/osoa/6644744/langabeziaren-datuak-euskadin-nafarroan-eta-espainian-2019ko-abuztuan/
https://www.elmundo.es/economia/macroeconomia/2019/09/03/5d6e0ea1fdddff11a98b46a6.html 

https://www.bing.com/images/search?view=detailV2&ccid=Sz6S89Rf&id=D1399EA894580BEE5D8C62A2BC4ADF6B27FB046F&thid=OIP.Sz6S89RfTv5MsWCo4b0b1AHaEK&mediaurl=http%3a%2f%2fzuzeu.eus%2fwp-content%2fuploads%2f2015%2f02%2flanbide_1269_1.jpg&exph=345&expw=614&q=langabezia&simid=607995762822285848&selectedIndex=0&ajaxhist=08&selectedIndex=0&ajaxhist=0

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.