REALE SEGUROS STADIUM BERRIAREN GASTUAK
Errealak zelai berria eraiki du, baino honek izugarrizko gastuak ekarri ditu. Kostua, ez da espero zutena bezala, ondorioz, zale askoren kexak entzun behar izana ekarri dio Errealari.
Hasieran, zelai berriaren gastuaren kalkuluak eta ikerketak egin zituzten eta aurreikusita zuten 36 miloi gastatzea. Ondoren, zelai berria eraikitzen ari ziren bitartean beste ikerketa batzuk egin zituzten eta zelaiaren kostua 50,2 miloira igo zela konturatu ziren. Baina, azkenean, 63,7 miloi gastatu dituzte, hau da, bigarren ikerketan aurreikusita zutena baino 26% gehiago.
Hainbeste diru kostatu izana realzaleak haserretu ditu, baino gastatutako 63,7 miloi hauei Euskal gobernua emandako 10 miloiko diru laguntza kendu behar zaio eta Guipuzkoako diputazioak emandako beste 4 miloi, honek, 49,7 miloira jeisten du errealak gastatu duen dirua zelai berria eraikitzen.
Errealaren afizioa duela gutxi ezusteko bat izan zuen, baino ez ona realzaleen ikuspuntutik ikusita, ezusteko hau, zelai berriaren izenaren ondorioz sortu zen. Afizio guztia, Anoeta deituko zela ziur zuen, batzuk Anoeta 2 deituko zela esaten zuten, baina hau ez zen gertatu. Errealak, komunikatu ofizial bat egin zuen zelai berria Reale Seguros Stadium deituko zela esanez, eta hau ez zuen ondo hartu afizioak. Egun batzuk aurrera, deskubritu egin zen Reale Seguros enpresa (Erreala aurretik patrozinatzen zuena) 10 miloi ordainduko zituela izen hori 6 urtez izateagatik. Honek, zelai berria izandako kostua 39,7 miloira jeitsi du diru laguntzen eta izenaren patrozinazioari esker.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.