2019(e)ko irailaren 26(a), osteguna

FINLANDIAN OINARRIZKO SOLDATA EZARTZEKO EGINDAKO ESPERIMENTUA

FINLANDIAN OINARRIZKO SOLDATA EZARTZEKO EGINDAKO ESPERIMENTUA

Geroz eta robotizatuta dagoen lan mundu honetan makinak eta robotak pertsonak ordezkatzen dituzte eta ondorioz, geroz eta jende gehiagok ditu lan mundura iristeko zailtasunak, nahiz eta beste hainbat arrazoi ere badauden. 

Honen ondorioz, gaur egungo herrialde garatuetan, gizarteko goi-klase eta behe-klase ekonomikoen artean ematen den aldea geroz eta handiagoa da. Ideia honetatik abiatuta, Finlandian esperimentu bat jarri zuten martxan, hain zuzen, lanik ez zuten 2.000 pertsonei oinarrizko soldata bat ezartzea. 

Berehala konturatu ziren esperimentu honek bi ondorio nagusi izan zituela. Batetik, oinarrizko errenta unibertsalak herritarren ongizate maila pizten zuela, baina ez zituela lan aukera hobeagoak eskaintzen. Bestetik, diru-laguntzaren hartzaileek "estresa sintoma gutxiago, kontzentratzeko zailtasun gutxiago eta osasun arazo gutxiago zituztela, eta baita etorkizunarekiko konfiantza handiagoa eta arazo sozialetan eragiteko gaitasuna ere". 
(*ikus emaitzen grafikoak)

Baina nondik lortu daiteke oinarrizko soldata horretarako beharko litzatekeen dirua? Bada, lana sortzen ez duten, baina irabaziak dituzten enpresa handiek eta hainbat multinazionalek, beren etekinetatik hainbesteko bat jarriz, esaterako. 

Beraz, galdera honetara iritsiko ginateke: erabat automatizatuta izango den etorkizun hipotetiko batean, zein izango da gizakiaren eginkizuna gizartean?

(*)


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.