Venezuela berrietan agertu da egunotan herrialdeko politikan izan diren
hainbat gertaeren ondorioz. Horietako
azkenaren protagonista Juan Guaidó oposizioko liderra dugu, bere burua herrialdeko
presidentetzat aldarrikatu baitdu. Handik momentu gutxitara Amerikako Estatu
Batuek babesa eman diote. Harrigarria suertatu daitekeen arren gertaera bitxi
horrek petrolioaren industriarekin zerikusia du. Zer erlazio egon liteke ordea Venezuelako tentsio-politikoaren eta
Amerikako petrolioaren industriaren artean?
(petrolio erreserba mundialak)
AEBko petrolio enpresen historia Venezuelan 100 urte baino gehiagokoa da. Estatu
Batuak mende oso batez egon dira herrialdeko petrolioa ustiatzen baldintza
nahiko onuragarrietan, baina abantaila hori kolpetik aldatu zen Hugo Chavez Venezuelako
presidente bihurtu zenean. Izan ere Chavezek petrolioaren irabaziak nazionalizatzen
hasteaz gain beste herrialde latino-amerikarrei Venezuelako petrolioan
inbertitzeko lehentasuna eman zien, horrela haien Estatu Batuekiko dependentzia
gutxitzeko. Petrolioaren irabazien
nazionalizazioak petrolio enpresa kanpotarren irabaziak nahiko jaitsi zituen, horietako batzuk herrialdea uztera ere iritsi
ziren. Chavezen ondorengoak eta orain
arte Venezuelako presidenteak, Nicolas Madurok, politika berberak eraman ditu petrolioarekiko.
Horregatik orain Venezuela krisi latz
batean murgilduta dagoenean Estatu Batuei gobernu aldaketa bat interes handikoa
suertatzen zaie eta momentu paregabean lagundu diote bere burua presidentetzat aldarrikatu
duen gizonari. Izan ere AEBei ez zaie interesatzen haien aliatua ez den gobernu
batek hainbeste petrolio edukitzea etorkizunean, lehengai horren prezioa igotzen
denean alegia.
Nire iritziz Venezuelan gertatzen ari dena larria da eta gobernua erraz kritika
daitekeen arren oposizioko liderrak bere burua presidentetzat aldarrikatzea ez
zait erantzun egokia iruditzen. Horretaz gain ez dut uste Estatu Batuek ondo jokatzen
dutela munduko petrolio erreserba guztiak kontrolatu nahian, izan ere horrek
azkenean oligopolio bihurtu dezake petrolioaren merkatu globala eta badakigu ez
litzatekela ekonomia mundialarentzat ona izango.
BIBLIOGRAFIA:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.