Gaur egungo publizitatea geroz eta askeagoa bihurtzen ari da enpresen indarra dela eta. Izan ere, askatasun hori edukitzeak mesede asko egiten dizkio edozein enpresari bere produktuak saltzerako orduan eta erosle gehiago lor ditzazkete. Askatasun honek transparentziari egiten dio erreferentzia zehazki, hau da, iragarkiaren egiaztasunari eta kontsumitzailea engainatzeko teknikei.
Askatasun hau dela eta, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Organizazioak eta Nekazarien Batasunak publizitate lege zorrotzagoak jartzea eskatu dute. Kasu honetan bereziki, produktuaren jatorria adierazten duen etiketa jartzea eskatu dute, askotan kontsumitzailea nahasten edo engainatzen saiatzen baitira lehen sektoreko produktuak eskaintzen dituzten hainbat enpresa. Esaterako, zainzuriak saltzen dituen enpresa batek Nafarroakoak direla jartzen du letra larriz etiketan baina, errealitatean zainzuriak Perun landatutakoak dira eta ondoren Nafarroan ontziratutakoak. Hortaz, enpresa batzuek jatorriaren informazioa nolabait manipulatzen dute kontsumitzailea nahasteko eta haien produktua erosi ahal izateko.
Hortaz gain, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Organizazioak egin duen ikerketa batek dioenez hamar erosle bakoitzetik, seirentzat ezinbestekoa da jatorria jakitea produktua erosi ahal izateko. Beraz, ikerketaren datuen arabera, enpresek askoz ere salmenta gehiago egingo dituzte erosleak produktuaren jatorria gustuko badu edo fidagarria egiten bazaio. Erosleei mesfidantza sortzen dizkieten herrialdeak askotan pobrezian egon ohi direnak dira, hau da, enpresa handiek haien fabrikak dituzten herrialdeak. Izan ere, deslokalizazioaren bidez enpresak etekin handiagoak ateratzen dituzte soldatak baxuagoak direlako eta ingurumen legeak askoz ere malguagoak direlako. Hala ere, enpresa hauek fama hobea duen beste herrialde batean haien produktuaren ontziratzea edo garrantzi gehiegirik ez duen beste zerbait egitea erabakitzen dute produktuaren etiketan herrialde horren izena jartzeko. Horrela enpresek diru gutxiago gastatzen duten atzerrian ekoizten eta haien herrialdean egingo balituzten bezain beste produktu saltzen.
Amaitzeko, bat nator hasieran aipatutako bi erakundeekin (Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Organizazioa eta Nekazarien Batasuna), publizitate arauak malguegiak baitira enpresek informazio guztiz gardena eman diezaioten erosleari. Gardentasun falta hori etekin gehiago ateratzeko erabiltzen dute baina, ez da modu egokiena etekinak atera al izateko. Nire ustez erabaki egokiena produktuaren jatorria etiketan jartzea (erraz ikusteko moduan) adierazten duen legea jartzea izango litzateke. Modu honetan, orain arte legeen malgutasuna erabiltzen egon diren enpresak ez lukete hainbeste etekin lortuko eta beste enpresa "garbiagoei" aukera gehiago emango litzaieke.
ITURRIAK:https://www.elmundo.es/economia/ahorro-y-consumo/2018/12/19/5c18e8f4fdddff42668b46a3.html
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.