2019(e)ko otsailaren 21(a), osteguna

Pentsioak eta pentsionistak Espainian



Pentsioa denbora batean edo bizitza guztian zehar ematen den diru kopuru bat da, bai jubilatua edo alarguna izateagatik edo baita lan egiteko gabeziagatik. Diru hori gizarte segurantzaren bidez ematen zaie pentsionista guztiei. Bizitza osoan zehar zergen bidez ordaintzen den diru kopuru erregularra da, garaia iristen denean bizitzeko nahikoa behintzat izateko. Hala eta ere guztientzat ez da diru kopuru berdina izaten. Aldatzen joango da estatuak ezarritako legeen arabera (pertsona bakoitzaren egoeraren arabera, adibidez).Pentsio mota horri, pentsio publikoa deritzo.

Aitzitik, pentsio pribatuak ere badaude. Horietan, pertsona bakoitzak euren bankuekin adostuta, haien diruaren zati bat gordetzen dute, gizarte segurantzak emandakoaz gain zerbait gehiago edukitzeko, edozer beste gauzetan gastatu ahal izateko.

2018ko apirilean gizarte segurantzak azaldu zuenez, Espainian 8,7 milioi pentsionista dago. Guztira 9,5 milioi pentsio jasotzen dituzte, horrek esan nahi du 932,3€ hilabeteko. Honi buruzko arazo guztia orain dela pare bat urte hasi zen, estatua pentsioen itxulapikotik dirua hartzen hasi zenean gabonetako eta udako extrak ordaintzeko helburuarekin. 2017.urtean, estatuak mailegu bat eman zion gizarte segurantzari, 10.192 milioi eurokoa, gastu horiek aurrera eramateko. Erabaki horiek guztiek ondorio latzak ekarri zituzten 2018n, izan ere, ikerketa baten bidez, frogatu zen urte horretan pentsioen itxulapikoak 8.095€ bakarrik zituela, zer esanik ez, 2011ko 66.815€-ekin alderatuta.
Hona hemen pentsioen itxulapikoaren bilakaera:
Gobernuaren erabaki horiek direla-eta, pentsioak asko jaitsi dira eta pentsionistak gero eta zailago dute haien behar guztiak asetzeko gizarte segurantzak ematen dien diruarekin. Hilabete batzuk geroztik, egoera ikusita, pentsionistak kalera irten dira gobernuak egoera hobetu dezan eskatzera, eta haien eskubideak aldarrikatzera.
pensionistas 2019 bilaketarekin bat datozen irudiak

Rajoyren gobernua larri ikusi zen, gizartearen haserrea ikusita eta hainbat erabaki hartu zituen, egoera hobetzeko helburuarekin:
  • Jubilazio adina atzeratzea. 2019an 65 urterekin 36 urte eta 9 hilabete lan eginez gero. Hori baino gutxiago izango balitz, 65 urte eta 8 hilabete da jubilatzeko adin minimoa.
  • Erreforma laborala martxan jartzea.
  • Pentsioak %0,25 igotzea
  • Estatuaren kostuak gutxitzea.
Erabaki horiek hartu izana, ordea, ez da nahikoa izan, pentsionistek ez dutelako behar bezain horrenbeste diru, eta Espainia krisitik irtetzen ari den arren, egoera ez da guztiz ona. Gaur egun, 2019an, pentsioen aldeko borroka honek jarraitzen du, eta pentsionistek ez dute amore emango, "soldata" minimo dezente bat lortu arte.

Pedro Sanchez-en partidua boterean egonda, lortuko al du gobernu berri honek Espainia krisitik behingoz ateratzea eta pentsioen egoera hobetzea?

ITURRIAK:
https://eu.wikipedia.org/wiki/Pentsio
https://www.20minutos.es/noticia/3287811/0/cuanto-cobra-media-pensionista-espana/
https://www.eleconomista.es/firmas/noticias/9092110/04/18/El-problema-de-las-pensiones.html
https://www.europapress.es/economia/noticia-problema-pensiones-menos-poder-adquisitivo-futuro-incierto-20180313173535.html
http://www.seg-social.es/wps/portal/wss/internet/Trabajadores/PrestacionesPensionesTrabajadores/10963/28393/28396/28472
https://www.elconfidencial.com/economia/2018-03-14/rajoy-pensiones-pacto-de-toledo-seguridad-social-ipc-pleno-congreso-deficit-igae-tarifa-plana-gastos-funcionarios_1535237/



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.