MERKATU BELTZA:
Merkatu beltza legez kanpoko salerosketa da, krisi ekonomiko edo gerra garaian garatzen ohi direnak. Eskasia dela eta estatuak merkatuen gaineko kontrol zorrotza ezarri behar du eta estatuak produktu bati zerga handia ezartzen dio. Produktuak prezio oso altua duenez, merkatu beltzean estatuak jarritako prezioa baino merkeago jartzen dituzte produktu hauek eta gainera ez dituzte zergak ordaindu behar. Honekin erosleak merkeago lortzen du produktua eta saltzaileak etekin handiagoa lortzen du, hau da, legea saltatzeko prest daude etekin handiagoak lortzeko.
Honetaz gain, ilegalak diren produktuak saltzen dituzte, horregatik merkatu beltzak kentzen saiatzen dira baina batzuk hain boteretsuak direnez, poliziekin eta dituzten baliabideekin ez da nahikoa, eta saltzen jarraitzen dute.Erosleak produktu hauek nahiz eta prezio altuan egon erosi egiten dituzte beste inon lortu ezingo zituzketelako lortu.
Bertan saltzen diren produktu batzuen adibide batzuk su armak, kanpoko drogak, tabakoa eta alkohola (herrialde batzuetan) edo animali exotikoen salmenta izan daiteke.
Azken hau, animali exotikoen salmentena, munduan benefizio ilegal gehien sortzen duen laugarren negozioa da, honen aurretik drogak, armak eta organoen salmenta daudelarik. Merkatu legalean mundu mailan animalien salmenta negozio oso errentagarria da, eta merkatu ilegalean are errentagarriagoa da saltzaileentzako. Jende gehienari animali basati eta ezohikoak erakarri egiten dietenez hauek merkatuan jartzen dituzte prezio oso altuetan.Adibidez elefante ume bat 6.175 eurotan saltzen dute edo gorila bat 3.528.680 eurotan. Hasiera batean txikiak direnean jendeak gustura edukitzen ditu etxean baina denbora pasa ahala handitu eta beraietaz aspertzen dira, honek arazoak ekartzen ditu jendeak bertako basoetan askatzen dituztelako animali exotikoak.
Merkatu beltzak urteko 18.000 milioi euro irabazten ditu animalien salmenta hauekin.
Lehen aipatu dudan bezala, honen aurretik diru gehiago lortzen duten negozio bat organoen salerosketa da. Geroz eta jende gehiago dago organoak salmentan jartzen dituztenak dirua lortzeko, adibidez Estatu Batuetan organo bat transplantatzeko asko itxoin eta diru asko eduki behar duzu eta eguneko 18 pertsona hiltzen dira honen ondorioz. Horregatik, merkatu beltzean organoekin diru asko lortzen dute, adibidez bihotz batek 105 mila euro balio du. Organo salduena giltzurrunak dira eta haien prezioa 62 mila euro da gutxi gorabehera.
Ikusten dugunez, merkatu beltza ekonomiaren osagai garrantzitsu bat da. Bertakoen helburu bakarra probetxua da eta kalitate baxuko produktuak saltzen dituzte. Honetaz gain beste merkatu legala dagoelako sortzen da merkatu beltza, merkatu legalaren ideiak jarraitzen ez dituelako, horregatik bertan erosteagatik ondorio latzak jasan ditzazkezu.
https://informe21.com/mercado-negro/12/04/26/cuanto-vale-cada-parte-de-tu-cuerpo-en-el-mercado-negro
Naia Altuna
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.