Seguruenik, entzuna izango dezute gizonezkoek duten soldata askoz altuagoa dela emakumeen soldatarekin alderatuta. Oraindik ere, tamalez honelako gertaerak gertatzen dira munduan zehar, ez gara oso urruti joan behar honen adibideak ikusteko. Hala nola, Europar Batasunean gizonezkoek beraien soldatatik %16,2 gehiago jasotzen dute emakumezkoak baino (lanpostu berberaz hitz egiten).
Espainian, batazbesteko horretatik behera gaude (%14,2), baina nire ustetan ehuneko baxuago bat eduki beharko genuke. Oraindik oso urruti gaude beste herrialde batzuengatik, esaterako Italia %5,3 eta Belgika %6,1 dituzten ehunekoekin. Gainera, kontuan hartzen baditugu ateratako etekinak lan egindako hilabete jakinetan, ehunekoak gora egiten du %23,2ra, honen arrazoia hurrengoa da: emakume askoren lanaldiak partzialak direlako, ez dira finkoak. Emakumeek, horretaz gain, enpresa gehienetan ezin dute postu gorenetara iritsi, nahiz eta, prestakuntza bera edo hobeagoa izan.
Gai honen inguruan, nire iritzia oso argia da, guztiok soldata berdina jasotzeko aukera izan beharko genuke, lan beraz hitz egiten ari bagara, berdin du nongoa zaren, zure etnia, sexua edo dana dalakoa. Egoera honi balazta moduko bat jarri beharko lioke Europar Batasunak, isunak jarriz, arau berri hauek betetzea lortuko litzateke eta honela egoera hauek gelditzea lortuko genuke, modu efiziente batean.
Bibliografia:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.