Lan publikoa %13 jeitsi da hiru lurraldeetan Ascobi eraikuntzako patronalaren arabera, eta %48 hazi da Bizkaian.
ASCOBIk duela zortzi urte ez zuela sektore honen inguruko albiste positiborik izan. ASociacion de COnstructores y promotores de BIzkaiak, sektore honetako enpresa nagusiak bateratzen ditu. Asoziazio honen helburuak hauek dira: Beren aliatuen interesak defendatzea, erakunde publiko naiz pribatuekin harremana mantzentzea, bazkide guztiei interesatzen zaikien zerbitzuak sortu eta mantentzea eta azkenik, botere publikoei aurkeztea bazkideen erreklamazioak, asmoak eta ekimenak.
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan 2018an %14a igo zen etxebizitzen eraikuntza eta gutxi gorabehera 5.000 etxebizitza hasi ziren eraikitzen.Gorakada hori apala izan dela adierazi du Iñaki Urresti patronaleko idazkari nagusiak. Horrekin batera esan zuen 1000 pertsonako bi eraikuntza ari direla ekoizten. Hainbat ideia proposatu zituen, lurra erreserbatzea eta babeseko etxebizitzen prezioak egokitzea denbora darametelako izoztuta.
Eskaera horietaz gain, hiru lurralde hauetako lanpostuak %3,8 hazi egin dira, horrela azaldu dute ASCOBIko arduradunek. 49.600 langile zeuden beharrean, krisialditik lanpostuak galdu ditu sektore honek, beraz ontzat jo dute gorakada hau.
Beste aldetik, Bizkaian %48 igo da lan publikoen zenbatekoa, gorakada hori batez ere udalaren eta aldundiaren eskutik iritsi dira.
Lazpostu berriak azaldu dira eraikuntza sektorean baina Iñaki Urrestik esan duenez langile kualifikatuak topatzeko zailtasuna eduki dute. Azaldu du krisialdian langile asko galdu zirela eta horiek lanpostu berri bat topatu dute beraz han geratu dira. Orain langileak topatzeko zailtasun handia dago. Kualifikatuen gutxitasunak lan istripuak handitzearen ondorio bat dela esan dute.
https://www.berria.eus/albisteak/163135/etxebizitza_berrien_eraikuntza_14_handitu_da_2018an_araban_bizkaian_eta_gipuzkoan.htm
https://www.ascobi.com/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina
Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.