2019(e)ko otsailaren 22(a), ostirala

Elikadura merkatuan

Beganismo eta begetarianismoa gero eta ohikoagoa bilakatzen ari da mundu osoan zehar.
Hots, animaliengandik eratorriak diren elikagai(begetarianoak), arropa edo ondasunak saihesten dituztenak dira hauek(beganoak).
Espainian dagoeneko %35a haragirik ez jaten saiatzen da eta bistan da jende begano kopurua duela 10urte askoz murritzagoa zela oraingoa baino. 2017an Lantern kontsultorak ikerketa bat jarri zuen abian, "The Green Revolution" deiturikoa eta aldaketa eta datuak aztertzeko helburuarekin jarri zen martxan.
2017an Espainian jatetxe begetarianoak 700 ziren, aurten dagoeneko 1.800 dira eta arrazoi nagusiena osasuna omen da. Bestalde, lur planetaren kontzientziak eta animaliengandik sortutako kezkak  eragina duela ere nabarmendu dute.
Beganoena, aldiz, dieta baino gehiago erlijio baten antzerako zerbait da, hau da, elikagaiez gain, oso zorrotz hartzen dute arropa eta zapatak ere animaliengandik eratorritakoak ez izatea. Hala ere, beganoak ez dira bat-batean begano bihurtzen, honek prozesu luze bat eskatzen baitu.
Oraintxe bertan Espainiako %7'8a beganoa da, gehienbat emakumezkoak eta elikaduran egon den mugimendu garrantzitsuenetakoa dela esaten dute adituek.

Prezioei erreparatzen badiegu, konturatuko gara osasuntsu jateko, begetarianoa izateko edota beganoa izateko elikagaien balioa askoz altuagoa dela eta beharbada beganoak eta begetarianoak ez ezik jendeak nahiago izaten duela merkeago jan eta uko egin egoki jateari.
Hots, urrun egi joan gabe askoz garestiagoa da ogi integrala ez integrala baino edota almendra esnea behiarena baino.
Baina oker gabilela froga badezakegu? Lehenik eta behin, argi dago elikagai ekologikoak garestiagoak direla eta hala izango dela. Gu ,aldiz, elikadura osasuntsu bati buruz ari gara eta ez luxuzko ondasunez. Lekaleak adibidez oso osasuntsuak eta merkeak dira; dilistak, garbantzuak, babarrunak... Hori gutxi balitz, barazkiak, fruitu lehorrak eta frutak beste produktu asko baina merkeagoak dira, ez al duzu kopuru bera gastatuko zure osasuna zaintzen duen elikagaiengatik? Zenbat balio du zure osasunak?Gainera, orain beharbada elikagai ez osasuntsuak erosten dirua aurreztuko duzu baina epe luzera  mediku, dietista edo medikamentuetan gastatzeko beharretan aurkituko duzu zure burua.








https://byzness.elperiodico.com/es/noticias/sostenibles/20190209/flexitarianos-vegetarianos-veganos-nuevos-habitos-consumo-7295109
https://www.berria.eus/paperekoa/1964/029/001/2018-10-28/garestia_bai_zera.htm
https://mirenbeltrandietista.wordpress.com/page/6/

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Oharra: blogeko kideek soilik argitara ditzakete iruzkinak.